Monografikoa hiru programatan banatuko da, eta Haden Guest-ek aurkeztuko ditu, Harvard Film Archive-ko zuzendari eta atzera begirako honetako kuradoreak.
15 herrialdetako 23 filmek osatzen dute Punto de Vista Jaialdiaren hamalaugarren edizioko sail ofiziala; aurtengo edizioa 2020ko martxoaren 2tik 7ra bitarte izango da, Iruñean, eta 23 film horietatik 5 luzeak dira eta 18, aldiz, film laburrak, jasotako mila inskripzioa baino gehiagoren artean aukeratuak.
Mroué-k tailer bat eta hitzaldi performatibo bat emango ditu Dokbizia eta Punto de Vista Labs sekzioetan.
Akreditatu nahi duten profesionalek eta kazetariek egin dezakete jaialdiko web orriaren bidez.
Programa honen bidez, Nafarroako Gobernuak sustatzen duen jaialdiak hainbat erakunderen arteko elkarlana indartzen du, Iruñeko Udalaren (Civivox sarea), Nafarroako Kutxa Fundazioaren, Iruñeko Planetarioaren eta Nafarroako Filmotekaren artekoa, besteak beste.