Akreditatu nahi duten profesionalek eta kazetariek egin dezakete jaialdiko web orriaren bidez.
Punto de Vista 2020rako akreditazioak eskatzeko epea datorren ostegunean, otsailaren 13an, itxiko da. Akreditatu nahi duten profesionalek eta kazetariek jaialdiaren web orriaren bidez egin ahal izango dute.
Akreditazio profesionala zine eta ikus-entzunezko sormen eremurako profesionalei dagozkie bakarrik (ekoizle eta banaketa etxeak, errealizadoreak eta programatzaileak), eta baita hirugarren zikloko ikasleei ere (ikus-entzunezkoen ikasketa zehatzak). Izena emateko kuota 20 eurokoa da. Horiek ordaindu ahal izango dira jaialdiko web orriaren bidez otsailaren 23a arte. Data hori igaro ondoren, akreditazioa 25 eurotan izango da eta eskudirutan ordaindu beharko da jaialdiko egoitzan martxoaren 2tik aurrera, jaialdiko egoitzako akreditatuen standean.
Prentsa akreditazioa doakoa da eta komunikabideen ordezkariei bakarrik dagokie. Akreditazioari esker, lehentasunez sartu ahal izango dira Sail Ofizialeko goizeko proiekzioetara, prentsaurrekoetara eta aurkezpenetara. Akreditatuak beste zikloetako proiekzioetan sartu ahal izango dira dagoen tokiaren arabera. Akreditazioen kopurua mugatua da, beraz, horiek Jaialdiaren irizpidearen arabera banatuko dira. Eskaera bidaltzeak ez du esan nahi akreditazioa lortuko denik.