DOKBIZIA, dokumentala zinema aretoan eta handik kanpo

DOKBIZIA, dokumentala zinema aretoan eta handik kanpo
2020/02/12

DOKBIZIA sekzioak artea, performancea, antzerkia eta poesia oinarri hartuta errealitatea pentsatzeko moduak ekarriko ditu Punto de Vistara, artista, zinemagile eta teorikoen parte hartzearekin (Rabih Mroué, Aurora Fernández Polanco, Carlos Casas eta Hila Peleg besteak beste) hiriko hainbat egoitzatan

2018an DOKBIZIA sortu zen, diziplinarteko topaketa bat, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena. Programa honek pantaila barruan nahiz handik kanpo hartzen du kontuan dokumentala, eta ibilbide bat proposatzen du hainbat formatutan: proiekzioak, antzerkia, hitzaldi performatiboak, tailer bat, eta “entzuteko zinema” saio bat.

DOKBIZIAko jarduerak Baluarten, Gayarre Antzokian eta Iruñeko Planetarioan eginen dira.

Libanoko Rabih Mroué diziplinarteko artistak “Make Me Stop Smoking” hitzaldi ez-akademikoa aurkeztuko du; gainera, tailer bat eginen du Uharteko Arte Garaikideko Zentroan eta hizketan jardungo du Aurora Fernández Polanco akademiko eta kuradorearekin (jarduera horiek aldez aurretik iragarri dira Punto de Vista Labs programaren baitan). Carlos Casas jaialdira itzuliko da 2018an bertan parte hartu ondoren, eta “entzuteko zinema” saioa eskainiko du Planetarioan eta bere azken filma aurkeztuko du: “Cemetery”. Hila Peleg komisario eta zinemagileak, Sail Ofizialeko epaimahaikide ere badenak, “Uncut: del archivo de películas de Gordon Matta-Clark” hitzaldia emanen du, eta estatubatuar artistaren filmen eta bideoen zatiak jarriko ditu ikusgai bertan.


DOKBIZIA-KO PROGRAMA OSOA

1) Rabih Mroué. Konferentzia ez-akademikoa “Make Me Stop Smoking”. Baluarte
"Make Me Stop Smoking" ez-akademikoan, Mrouék Libanoko bere paisaia erradikal eta heterogeneoa berreraikitzen du, krisiek eta gerrek suntsitutakoa. Ezin konta ahala dokumentu anonimo eta pertsonal biltzen ditu, bideoak, argazkiak, egunkari ebakinak eta lekukoen lekukotasunak, sigi-saga egiten duen narrazio sistema konplexu bat sortzeko.

Ezbaian jartzen dira artxiboko dokumentuen egiazkotasuna eta konbikzioa, eta artistak negoziatu egiten du “errealitatearen” berreraikuntzaren baliozkotasuna. Zer gertatzen da paisaia galdu batez berriz jabetzen garenean artxibatutako haren irudikapenaren bidez?

Rabih Mroué. Mroué Beiruten jaio zen eta Berlinen bizi da. Antzerki zuzendaria, aktorea, artista bisuala eta antzerki egilea. Beirut Art Centerren (BAC) kofundatzailea eta TDR/The Drama Review-ren editore kolaboratzailea da. Haren antzerki lanak eta erakusketak nazioartean erakutsi dira: besteak beste, dOCUMENTA (13), MoMa eta Centre Pompidou.

2) Hila Peleg. Hitzaldia “Uncut: Gordon Matta-Clark-en film artxiboari buruz”. Baluarte
Gordon Matta-Clark (1943-1978) artistak arkitektura izatez dinamikoa zela uste zuen, sistema sozial eta politiko handiago baten parte, etengabe aldatzen ari diren ekonomia, kultura eta ingurumenaren arloko faktoreek baldintzatua. Desindustrializazio orokortuaz eta hiri berrikuntza deitutakoaz geroztik gertatzen diren kontraesanen behaketa zorrotzak elikatu zuen bere erantzun artistiko kritikoa. Matta-Clarken lan adierazgarriena utzita eta erortzear dauden eraikinetan eginiko ebakidura zorrotz eta monumental batzuk dira. "Eraikuntzako mozketa" horiek erakusten dute auto-zehaztuak diren espazio, egitura eta sistema alternatiboak ezartzeko banakoen eta taldeen ahala. Matta-Clarkek jardun dokumental landu bat asmatu zuen bere esku hartze arkitektonikoaren faseak eta dimentsioak irudikatzeko, eraikinak eraldatzeak eta ondoren botatzeak berarekin dakarren muturreko ekintza fisiko eta energetikoa transmititzeko bitarteko gisa. Hila Peleg kuradoreak berriki eginiko erakusketa proiektua aztertuko du eta film arraroen bideo originalak eta bobinen edukia aurkeztuko du, besteak beste, Arkitekturako Kanadar Zentroko Gordon Matta-Clark Artxiboko lanaren ebaketak, hartzeak eta edizioak.

Hila Peleg kuradorea eta zinemagilea da. Arestian, banakako erakusketen, eskala handiko erakusketa kolektiboen eta diziplina arteko kultur ekitaldien komisarioa izan zen arte bisualen, zinemaren eta arkitekturaren arloetan. 2010 eta 2014 artean, Berlingo Foro Dokumentalaren zuzendari artistikoa izan zen. Berriki, documenta 14 egitasmoaren kuradorea izan zen. "A Crime Against Art" (2007) eta "Sign Space" (2016) dokumentalak zuzendu zituen, "Documentary Across Disciplines" liburua editatu zuen eta gaur egun kuradore lanetan ari da Berlingo Haus der Kulturen der Welt erakundean.

3) Carlos Casas. Sesión “Ojo sonoro”. Planetario de Pamplona

“Ojo sonoro” soinu programa labur bat da, hiru piezek osatua. Nire lanean funtsezko eragina izan dute eta nire azken proiektua, Cemetery, garatzean nolabaiteko marka utzi dute.

Sanctuary
Chris Watson, 2020, 40’
Pieza bidaia bat da elefanteen santutegi batetik elefanteen hilerri batera eta harago. Mundu osoko lekuetako soinuak aurkezten dira Islandiatik Borneora, Birmaniatik Namibiara, ozeanoetako itsas korronte sakonetatik Afrikako basamortuetara. Carlos Casasen Cemetery filmaren narrazioa hartuz, pieza hori gaur gauean zuzeneko audio hedapen espazial gisa aurkeztutako filmaren soinu bandaren work in progress delako bat da. (C.W.)

Presque rien n°1, le lever du jour au bord de la mer
Luc Ferrari, 1967–1970, 21’
"Soinu abstraktuak osorik desagertu ondoren, pieza hau bat-bateko argazki soniko gisa eta bilakaera baten gailur gisa har dezakegu. Esnatzen ari den arrantzaleen herri baten irudikapen errealista da (ahal bezain leialena). Minimalismoaren lehen ideia". (L.F.)

Benthic Storm
Francisco López, ‎1993, 8’ (“Azoic Zone” mugarrien lehen jaulkipenetako baten zatia)
“Soinu paisaiazko bidaia bat organismo abisalen bizitzarantz eta ingurunerantz". (F.L.)

L'Œil écoute
Bernard Parmegiani, 1970
"Lehen unetik, tren baten barnetik entzuten den musika tonuak harrapaturik, pieza honek eskaintzen duen bidaiak hainbat giro sortzen ditu gugan, gure irudimenari soinuen gaineko boterea emateko gai direnak: gure labirinto ezkutuen bitartez gidatu ahal izateko boterea, “Panurge” bezala itsu-itsuan jarraitu ordez. Kontenplazio modu hori (entzunezkoa) ahalegintzen da ezagunegiak eta ohikoegiak ditugun gure lurraldeetatik at galtzeko aukera emanarazten. (B.P.)
Carlos Casas. Zinemagile eta artista honen lana zinema dokumentalaren, soinuzko artearen, bideo-instalazioaren eta performance-aren arteko erdibidean dago. Casasek soinuzko paisaiak garatzen ditu mundu naturalarekin, memoriarekin eta heriotzarekin lotutako gaiak arakatzeko. Mundu osoko jaialdietan ikusi ahal izan dira bere filmak, eta sari ugari ere jaso ditu: FIDMarseille, Veneziako Nazioarteko Zinema Jaialdia, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdia edo BAFICI, Buenos Airesen. Beste hainbat jaialditan ere egon izan dira ikusgai bere lanak, hala nola Londreseko Tate Modern-en, Pariseko Pompidou Zentroan eta Cartier Fundazioan, Milango Pirelli HangarBicoccan eta Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan (CCCB).

4) Carlos Casas. Proiekzia “Cemetery”. Baluarte
Frantzia, Erresuma Batua, Polonia, Uzbekistan. 2019, 85'

Carlos Casas artistak elefante baten eta bere mahout-aren bidaia kontatzen du, elefanteen ezkutuko hilerri sakratu batera joateko egiten duten bidaia. Oihanean barrena aurrera doaz, toki mitikora iritsi nahian eta, bien bitartean, heriotzari, berraragiztapenari eta hilezkortasunari buruzko galderak sortzen dira; tradizio hinduak eta budistak talka egiten duten gaiak. "Cemetery" memoriari, kolonialismoari, desagertzeari eta arakatu gabekoari buruzko filma da, film biziki sentsoriala. Road film bat, bakarrizketan jarduten duen ahots baten, oihaneko soinu harrigarrien eta elefanteen soinu-hizkuntzarekin lotutako ikerketa sakon baten gidaritzapean. Hilerria gauza ezezagunen aldeko, arakatu gabekoen aldeko, gure shangrila-ren aldeko requiem bat da.

5) Oligor y Microscopía. Objektu dokumentalen antzerkia “La melancolía del turista”. Teatro Gayarre
"La melancolía del turista" da paradisu baten ideia osatzen duten uneen eta objektuen deskonposizioa, jada existitzen ez den edo inoiz existitu ez den paisaia sublimatu baten atzean gelditzen denari buruzko ispilatzeen galeria. Shaday Larios eta Jomi Oligorrek sortutako obrak zalantzan jartzen du atsedenari lotzen zaizkion irudien bizitza, eta kritikoki begiratzen dio oporren imajinarioari.

Malenkonia sortzen da kontzientzia egoera gisa, bizitzaren inertziaren esekidura une horretan gertatzen dena, eta aukera ematen diguna geure burua berrasmatzeko. Besteak beste aztertzen da haustura, atzerritar egiten gaituzten prozesuak deskonposatzen dituen gelditze hori; bidaia baten parafernalia tipikoan bereizi eta egoera autokritiko batean jartzen gaituen bultzada, gentrifikazioa dela-eta bere bizilekua jada ezagutzen ez duen pertsonarengan gertatzen dena; desiraren eraldaketak bere garaian paradisu turistikoak izan ziren eta egun dekadentzian dauden hirien arteko imajinarioak alderatzean; eta ezbaian jartzea souvenirra eta argazkia erabilita oroitzapenaren ideia aurreezartzen saiatzen den materialtasuna.

Sorkuntza, errealizazioa eta interpretazioa: Shaday Larios eta Jomi Oligor
Kolaborazio poetikoa: Ángel Hernández
Asmamen kolaborazioa: Ivan Puig
Musika eta soinu kolaborazioa: Suetszu & Jayrope

Microscopía Teatro ikerketa eszenikoko talde-laborategi mexikar bat da, atmosfera intimoekin lan egiten duena, objektu, maketa, altzari, jostailu, mekanismo eta itzalen bidez. Gizarte inklusioko eta eszenaren filosofia proiektuak ere garatzen ditu, miniaturizazioaren baloreen eta objektuen antzerkiaren ahalmen disoziatiboen bidez.

Oligor konpainia objektuen poetikaz arduratzen da eta Las tribulaciones de Virginia ikuskizunetik sortu zen. 2012an, bi konpainiek bat egin zuten materiaren ahalmen dokumentaletan arakatzeko.

6) Jessica Sarah Rinland. Proiekzia "Those That, at a Distance, Resemble Another". Baluarte
Erresuma Batua, Argentina, Espainia. 2019. 67’

"Those That, at a Distance, Resemble Another" ("Irudi eta antzera") kontserbazio museologiko eta ekologikoaren sentikortasun amaigabeari buruzko hausnarketa proposatzen du, gu hainbat material, diziplina eta instituzioen irudikapen modu, erreplika eta haragitzei buruz pentsatzera gonbidatzen. Rinland-ek zaharberritze talde baten lan liluragarria erakusten du; eta haien pazientzia amaigabeaz kutsatzen da, moldeen prestaketen edo ehunduren imitazioen sekuentzia luzeak erretratatuz, fokua elefante baten marfilaren kopiaketan jartzen.

Jessica Sarah Rinland-ek, zinemagile argentino-britaniarrak, bere lana galería, jaialdi eta unibertsitatetan erakutsi du, haien artean New York, London BFI, Mar del Plata, Rotterdam, Oberhausen, Edinburgo, Bloomberg New Contemporaries eta Somerset House festibaletan. Besteak beste, Bienal de la Imagen en Movimiento-ko lehen saria, Ann Arbor Film Festival-en Arts and Science saria, eta M.I.T.-eko bikaintasun artistikoaren Schnitzer saria jaso ditu. MacDowell Colony, Kingston University, Locarno Academy eta Berlinale Talents-en artisau residentea izan da. Gaur egun Somerset House Studios y Film Studies Center-en artisau elkartua da, Harvard Unibertsitatean.
7) Lynne Sachs. Zinema proiekzio handitua, hitzaldia eta poesia irakurketa “Nire gorputza, zure gorputza, gure gorputzak: zinema somatikoa etxean eta munduan”.
Nola negoziatzen dugu gorputza duten irudien argazkia? Zer kontingentzia esperientzial, politiko edo estetiko ematen diogu giza forma duen zinema baten errealizazioari nahiz bisualizazioari? Gorputz bat gurearen bestelakoa bada –generoari, azalaren koloreari edo adinari dagokionez– desberdinen markoztatzen al dugu? Lynne Sachsek publikoa gidatzen du berak zinemagile gisa izan duen bilakaeraren bitartez, bere filmen laburpenak partekatuz. Sachsek giza forma leiarraren atzetik begiratzeko erronka larria eta nahasgarria aztertzen du. Vito Acconci artista kontzeptualaren "body films" autorretratu performatiboan inspirazioa hartuta, Lynne publikoarekin elkar eragiten hasiko da hitzaldia baino ordubete lehenago, zuzenean inprobisatutako bideo baten errealizazioaren partaide bihurtuz.

Lynne Sachs zinemagile eta poeta New Yorken bizi da. Filmak, instalazioak, performanceak eta web proiektuak egiten ditu, behaketa pertsonalen eta esperientzia historiko zabalagoen arteko harreman korapilatsua aztertzen dutenak, poesia, collagea, margolaritza, politika eta geruzakako soinuen diseinua gurutzatuz. Konpromiso sendoa du teoria eta praktika zinematografikoaren arteko elkarrizketarekin; irudiaren eta soinuaren arteko joko zehatza bilatzen du, ikusizko eta entzutezko testurak bultzatuz bere lanean proiektu berri bakoitzean. 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.