Punto de Vistak X FILMS X aurkeztuko du ostegun honetan Madrilen: X Films-en 10. urteurreneko programa berezia, Cervantes Institutuarekin batera garatua

Punto de Vistak X FILMS X aurkeztuko du ostegun honetan Madrilen: X Films-en 10. urteurreneko programa berezia, Cervantes Institutuarekin batera garatua
2020/02/10

Mahai inguru bat egingo da Cervantes Institutuan, eta proiekzio bat Arte Ederren Zirkuluko Cine Estudio aretoan

2010ean Punto de Vistak ekimen berri bat jarri zuen martxan, X Films proiektua, eta gaur egun jaialdiko funtsezko programetako bat da. Josetxo Cerdánen zuzendaritza artistikoarekin, jaialdiak proiektu bat sortu zuen, eta urtero hiru zinemagile gonbidatzen ditu, Nafarroan filmatzeko ikus-entzunezko saiakera baten proiektua aurkeztera; irabazleak, deialdiko urtean filma ekoitzi behar du, Punto de Vistaren hurrengo edizioan aurkezteko. Hala, jaialdiak ekoitzitako film bat aurkezten da urtero X Filmsen, eta urte horretako hautagai izan diren hiru zinemagileen proiektuak jasotzen dira.

Ekimenaren hamargarren urteurrena dela eta, jaialdiak X FILMS X programa sortu du Cervantes Institutuarekin elkarlanean, eta ostegun honetan aurkeztuko da, otsailaren 13an, Madrilen.

13:00etan, Cervantes Institutuko ekitaldi aretoan, aurkezpen bat eginen da, honako hauen parte hartzearekin: Carmen Noguero Galilea, Cervantes Institutuko idazkari nagusia; Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kiroletako kontseilaria; eta Beatriz Navas, ICAA – Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuko zuzendaria. Gainera, mahai inguru bat eginen da, eta 2010etik 2013ra bitarte Punto de Vistako programatzaile izan zen Miguel Fernández Labayen izanen da moderatzailea; X Films irabazi duten zinemagile guztiek parte hartuko dute bertan: Chus Domínguez, Usue Arrieta eta Vicente Vázquez, Jorge Tur, Francina Verdés, Aitor Gametxo, Xiana do Teixeiro, Velasco Broca, María Cañas, Zazpi T’erdi eta Maddi Barberrek.

Bestalde, jaialdiak eta Cervantes Institutuak argitaratutako X FILMS X katalogoa aurkeztuko da; testuak Josetxo Cerdán, Miguel Fernández Labayen eta proiektuaren irabazle izan diren zinemagile guztiek idatzi dituzte.

19:00etan, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluko Cine Estudio aretoan, estreinatutako lehenengo eta azkeneko filmak proiektatuko dira: Chus Domínguezen “Notas de lo efímero” eta Zazpi T’erdiren “La vía flotante”. Haien zuzendariek eta Garbiñe Ortega jaialdiko zuzendari artistikoak egingo dituzte aurkezpen lanak. Bi jarduera horietarako, sarrera doan da aretoa bete arte.

Jaialdia martxoaren 2tik 7ra bitarte eginen da Iruñean eta, Civivox Condestablen, Iruñeko Udalaren laguntzarekin eta zuzendariak bertan direla, 2010etik 2018ra bitarte X Films irabazi duten 9 proiektuak proiektatuko dira; gainera, Maddi Barberren “Rojo” aurkeztuko da, 2019ko X Films proiektuaren irabazlea.

2020ko bigarren seihilekoan, X Films proiektuaren baitan ekoitzitako filmak aurkeztuko dira Cervantes Institutuak mundu osoan barrena dituen hainbat zentrotan.

X FILMS PROIEKTUKO IRABAZLEEN TITULUAK 2010 - 2020
“Notas de lo efímero”, Chus Domínguez, 2011, 28’
“Goitik behera, behetik gora”, Usue Arrieta y Vicente Vázquez, 2012, 31’
“Dime quién era Sanchicorrota”, Jorge Tur, 2013, 63’
“La casa del meu pare”, Francina Verdés, 2014, 65’
“El otro mapa de Abauntz”, Aitor Gametxo, 2015, 60’
“Carretera de una sola dirección”, Xiana Gómez Díaz, 2016, 25’
“Nuevo altar”, Velasco Broca, 2017, 23’
“La cosa vuestra”, María Cañas, 2018, 40’
“La vía flotante”, Zazpi T’erdi, 2019, 25’
“Gorria”, Maddi Barber, 2020, 22’

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.