Salgai daude Iruñean martxoaren 2tik 7ra egingo den Punto de Vista jaialdiaren hamalaugarren ediziorako sarrerak

Salgai daude Iruñean martxoaren 2tik 7ra egingo den Punto de Vista jaialdiaren hamalaugarren ediziorako sarrerak
2020/02/20

Jaialdian egingo diren emaldietarako eta ekitaldietarako sarrerak eros daitezke jada online edo Baluarteko txartel leihatilan, Punto de Vista jaialdiaren egoitza nagusian

Punto de Vista jaialdirako sarrerak eros daitezke jada ohiko bideetatik. Gaurtik aurrera, Baluarteko txartel leihatilan eta www.puntodevistafestival.com helbidean eros daitezke, eta jaialdia ospatu bitartean Punto de Vista jaialdiak Baluarteko atarian izango duen txartel leihatila batean ere eskuratu ahal izango dira. Emanaldietako sarrerek 3 euro balioko dute, planetarioko saioetarakoek izan ezik; azken horiek 5 euro balioko dute. Civivox Condestablen egingo diren X FILMS X saioak doakoak izango dira, 12:00ak baino lehen gonbidapenak jasota.

Otsailaren 29an, 12:00etan, haurrentzako saio bat egingo da Iruñeko Planetarioan. Emanaldi horretarako sarrerak eros daitezke jada Planetarioan nahiz www.puntodevistafestival.com webgunean. Azkenik, martxoaren 5ean (osteguna) Nafarroako Filmotekan egingo den Tacita Deanen saiorako sarrerak eta martxoaren 6an (ostirala) Iruñeko Planetarioan egingo den Carlos Casasen saiorako sarrerak Baluarten eta jaialdiaren webgunean (www.puntodevistafestival.com) eskura daitezke.

Punto de Vista jaialdiaren programazioak zazpi atal handi izango ditu: Sail Ofiziala, munduko herrialde askotatik izena eman zuten 1.000 film baino gehiagoren artetik aukeratutako filmak izango dituena; atzera begiradak, Anne Charlotte Robertsonen monografiko batekin, Ute Aurand, Helga Fanderl, Renate Sami zinemagile alemaniarrei eta Jeannette Muñoz txiletarrari buruzko ziklo batekin, eta An Oceanic Feeling gaiarekin; DOKBIZIA, diziplina desberdinetako artistak bilduko dituen topagunea, benetakoa denarekin erlazionatzeko duten modua trukatzeko; Punto de Vista Labs, ezagutzak trukatzeko eta sorkuntza kolektiborako espazioa; foku garaikideak, Punto de Vistak nazioarteko zinemagile garrantzitsuenetako batzuetan arreta jartzeko saio monografikoak; saio bereziak, hainbat programarekin (X Films, Paisaia –Euskadiko eta Nafarroako zinemagileen topaketa– edo Barbara Hammerri omenaldia); eta, azkenik, hezkuntza programa, hazi egin dena jaialdia publiko berriei helarazteko asmoz.


INFORMAZIO PRAKTIKOA

Baluarteko txartel leihatilaren ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.

Baluarteko atariko txartel leihatilaren ordutegia:
- Martxoak 2, astelehena: 9:30-13:30 eta 15:30-19:30.
- Martxoaren 3tik (asteartea) martxoaren 6ra (ostirala): 9:30-13:30 eta 15:30-22:00.
- Martxoak 7, larunbata: 10:30-12:30 eta 15:45-20:00.

Jaialdiaren bulegoaren ordutegia Baluarten, martxoaren 2tik 7ra: 9:30-13:30 eta 16:00-22:30.

Telefonoa: 948 066 066

Jaialdiaren webgunea: www.puntodevistafestival.com

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.