Simon Field, Haden Guest eta Hila Peleg-ek osatuko dute 2020ko Punto de Vistako Sail Ofizialeko epaimahaia

Simon Field, Haden Guest eta Hila Peleg-ek osatuko dute 2020ko Punto de Vistako Sail Ofizialeko epaimahaia
2020/01/31

X Films proiektuko epaimahaia Cristina Cámara Bello, Dario Oliveira eta Nathalie Trafford-ek osatuko dute.

Hila Peleg zinemagile eta Berlingo Haus der Kulturen der Welt-eko komisarioa, Simon Field produktore eta Rotterdam-eko jaialdiko zuzendari artistikoa 1996tik 2004ra bitarte, eta Haden Guest Harvard Film Archive-ko zuzendaria izango dira Punto de Vista jaialdiaren hamalaugarren edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiaren kideak.

Epaimahai horrek entregatuko ditu zinema jaialdiaren hiru sari nagusiak: film onenaren Punto de Vista sari nagusia, zuzendari onenaren Jean Vigo saria, eta film labur onenaren saria. Sariok klausura ekitaldian entregatuko dira, martxoaren 7an (larunbata).


Sail ofiziala epaimahia

Simon Field zinema zuzendaria izan zen Londresko Institute of Contemporary Arts (ICA) zentroan 1988-1996 artean. Orduan, Rotterdameko Nazioarteko Zinema Jaialdiaren (IFFR) zuzendari bihurtu zen 2014 arte. Rotterdametik irtendakoan, Keith Griffithsen Illuminations Films enpresan hasi zen lanean Apichatpong Weerasethakul, Tsai Ming-liang eta Paz Encinaren filmak koproduzitzeko, baita Peter Sellarsen beste batzuk ere New Crowned Hope Festival (2006) jaialdirako. Orduz geroztik, Apichatpongekin lan egin du batik bat. Urrezko Palmondoa irabazi zuen Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives (2010) filma produzitu zuten, baita pantaila askotan ikusteko Primitive (2009) instalazioa eta Cemetery of Splendour (2015) filma ere. Gaur egun, Kolonbian filmatutako bere film luze berriaren (Memoria) produkzio exekutiboko lanetan ari da.

Haden Guest zinema historialaria, kuradorea eta Harvard Film Archive (HFA) artxiboaren zuzendaria da. HFAren zinematekaren programaren gainbegiratzailea eta kuradorea da, baita bertako film eta eskuizkribuen bildumarena ere. Viennale, Oberhausen eta Mar de Platako zinema jaialdietarako programen komisarioa izan da, eta Lisboako Calouste Gulbenkian Fundazioaren eta Museoaren programena ere bai. Soon-Mi Yooren Songs from the North lanaren ekoizlea izan zen. Lan horrek Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnoko Jaialdian (2014), beste sari batzuen artean. Harvard Unibertsitateko Arte, Zinema eta Ikusizkoen Ikasketetako irakasle titularra da.

Hila Peleg kuradorea eta zinemagilea da. Arestian, banakako erakusketen, eskala handiko erakusketa kolektiboen eta diziplina arteko kultur ekitaldien komisarioa izan zen arte bisualen, zinemaren eta arkitekturaren arloetan. Manifesta 7 bienalaren kuradorekidea eta Shanghaiko 10. Bienalaren zinema programaren kuradorea izan zen. 2010 eta 2014 artean, Berlingo Foro Dokumentalaren zuzendari artistikoa izan zen; egitasmo horretan, jardun dokumental garaikideak eta historikoak aurkezten dira diziplina arteko testuinguru batean. Berriki, documenta 14 egitasmoaren kuradorea izan zen. Zinema dokumentalean eginiko lanagatik ere ezaguna da. Besteak beste, A Crime Against Art (2007) eta Sign Space (2016) lanak egin zituen, artearen espazio instituzionala informatzen duten eztabaidekin nahasten diren behaketan oinarritutako dokumentalak. Documentary Across Disciplines liburuaren argitaratzailea da eta gaur egun, Berlingo Haus der Kulturen der Welt zentroan lan egiten du kuradore.


X Films proiektuko epaimahaia Cristina Cámara Bello, Dario Oliveira eta Nathalie Trafford-ek osatuko dute

Nazioarteko epaimahaiaren lana, publikoarena eta gazteena X Films epaimahaiaren lanarekin osatuko da; Punto de Vista jaialdiaren atal horrek Nafarroan ikus entzunezko ekoizpen bat gauzatzeko aukera ematen du. Cristina Cámara Bello Reina Sofia Museoko zinema eta bideo kuradoreak, Dario Oliveira Porto/Post/Doc jaialdiko zuzendariak eta Nathalie Trafford produktoreak egingo dute aukeraketa aurkeztutako proiektuen artean.

X Films epaimahaia

Cristina Cámara Bello arte historialaria eta kuradorea da. 2006az geroztik Reina Sofia Museoko Zinema eta Bideo Bildumako arduraduna da. Museoak antolatutako erakusketen kuradore taldeetan parte hartu du. Besteak beste, erakusketa hauek antolatzen parte hartu du: "Ficciones y Territorios. Arte para pensar la nueva razón del mundo" (2016-2017); eta "Mínima resistencia. Entre el tardomodernismo y la globalización: prácticas artísticas durante las décadas de los 80 y 90" (2013- 2014). Bere ikerketak mugitzen ari den irudia du ardatz, atzean dagoen istorioa, bildumazaletasuna eta erakusketa alderdiak. Kuradore proiektu hauek egin ditu berriki: "Val del Omar. La mecánica mística del cine" (Reina Sofia Museoa, 2019) eta "Rosa Barba. Dibujado por el pulso" (Tabakalera, 2018). Madrilen bizi eta lan egiten du.

Dario Oliveirak esperientzia handia du filmen promozioan, ekoizpenean eta programazioan hainbat eginkizunetan. Curtas Vila do Conderen sortzaileetako bat izan zen; eta 1993tik 2013ra zuzendu zuen. Hainbat jaialdi eta erakundetarako zinema programak, mintegiak eta erakusketak ere komisariatu eta koordinatu ditu. Dario Estaleiro programa zuzendu zuen, zine ikasleek eta zinemako profesional gazteek esperientzia handiko zuzendariekin batera lan egin eta hamar dokumental baino gehiago ekoitzi zituzten proiektua. Oporto 2001 Kulturaren Europako Hiriburua zinema ko-programatzaile izan zen, "Odisseia das Imagens" jaialdian (Irudien Odisea) zuena foku nagusia. Zinema dokumentalari eskainitako proiektu hori Porto/Post/Doc proiekturako inspirazio eta jatorri izan da. Oportoko hainbat eskola eta unibertsitatetan irakasle izan da.

Nathalie Trafford Txilen jaio zen, eta haurtzaroa Espainian igaro du. Madrilgo Lizeo Frantsesean graduatu ondoren, Parisen kokatu zen Artearen Historia ikasteko Sorbonako Unibertsitatean. Aldi berean, zinemaren mundua ezagutuko du, frantses eta espainiar filmaketetan laguntzaile gisa lan eginez. 1996an, Paraíso Production Diffusion sortu zuen Frantzian. Nathalie Traffordek bere ekoizle-karrera kulturen eta herrialdeen arteko zubiak eraikitzeko modutzat hartzen du, filmak egiteko ikuspegi nabarmena eta pertsonala duten zuzendariak bilatuz. Orain arte, bederatzi film luze ekoitzi ditu delegatu edo koproduktore gisa -Bruno Rollanden "Léa", Camila Guzmanen "El telón de azúcar" eta Andres Wooden "Machuca", besteak beste-, eta hogeita hamar film labur egin ditu.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.