Irailaren 18ean amaituko da Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdira filmak aurkezteko epea.
Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak hamabosgarren edizioko sekzio ofizialera filmak aurkezteko epea ireki du. 2020ko irailaren 18ean amaituko da filmak inskribatzeko epea. Inskribatzeko formularioa jaialdiaren webgunean dago eskura.
2018ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek har dezakete parte jaialdiaren sekzio ofizialean, edozein nazionalitatetakoak izanik ere. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo zeharo kazetaritza-izaera duten lanak ere. Ez dago mugaketarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.
Inskripzioa doakoa da, eta jaialdiaren webgunean (www.puntodevistafestival.com) dagoen formularioaren bidez egin daiteke. (http://www.puntodevistafestival.com/eu/inscripcion_pelicula.asp)
Aukeratutako filmek jaialdiaren hamabosgarren edizioan parte hartuko dute; Iruñean, 2021eko martxoaren 15etik 20ra bitartean.
HAUTAKETA-BATZORDEA
Punto de Vista 2021 jaialdiaren sekzio ofizialaren hautaketa-batzordea jaialdiaren zuzendaritza artistikoak eta zinema dokumentaleko adituek osatuko dute. Abenduan zehar emango ditu ezagutzera aukeratutako filmak. Batzordearen helburua lanak jaialdiari berezko zaizkien kalitate- eta sormen-ideia eta ildoen arabera aukeratzea izango da:
Aurreko edizioetan bezala, mundu osoko ekoizpenak bilduko dituen sekzio ofizial bat eratzea du jaialdiak helburu, non elkarren aurka lehiatuko baitute errealitatea antzemateko modu desberdinekin, ikuspuntu desberdinak baitituzte, berritzaileak, independenteak eta sozialki konprometituak beti.
EPAIMAHAIA ETA SARIAK
Laster, jaialdiaren antolakuntza-batzordea eratuko da, epaimahai nazioartekoa, izendatu eta haren kideak aukeratuko dituena, sektoreko aditu eta profesionalen artean. Punto de Vista 2021 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren amaiera-ekitaldian emango du aditzera epaitza.
Epaimahai sari ofizialak erabakiko ditu:
Aipamen bereziak: Epaimahaiak bi aipamen berezi, gehienez, egin ditzake, sari ekonomikorik gabe biak.
Halaber, hurrengo sari bereziak ezarri dira: