Hogei herrialdetako hogeita hamabi film lehiatuko dira 2021eko martxoaren 15etik 20ra egingo den Punto de Vista jaialdiaren hamabosgarren edizioaren Sail Ofizialean. Jaso diren 900dik gora filmen artetik, 6 film luze eta 26 film labur aukeratu dira.
Punto de Vista jaialdiaren aurtengo Sail Ofizialak 10 programa izango ditu, gai askotarikoetan arakatuko dutenak: hala nola egunerokotasunaren eta etxekotasunaren behaketa, paisaia eta psikogeografiak, historiari buruzko gogoetak, genero indarkeria eta musika esperimentaleko emakume konpositoreak. Gainera, argazki eta dokumentu artxiboak erabiltzeagatik nabarmentzen diren pelikulak ere proiektatuko dira. Nuria Cubas, María Palacios, Matías Piñeiro, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortega arduratu dira Sail Ofizialaren programazioaz.
900 film baino gehiago jaso dira, hainbat herrialdetakoak: besteak beste, Nigeria, India, Japonia, AEB, Erresuma Batua, Espainia, Belgika eta Mexiko. Den-denak bat datoz jaialdia sortu zuen espirituarekin: hots, errealitatea hautematea ikuspuntu independente eta beharrezko batetik.
Punto de Vistaren 2021eko ediziora, aurreko edizioetan izan diren hainbat zinemagile itzuliko dira: Ana Vaz (“Apiyemiyekî?” lanarekin Punto de Vistak azken edizioan film onenari emandako Sari Nagusia irabazi zuena), Morgan Quaintance (“Early years”, 2020), Eva Giolo (“A Tongue Called Mother”, 2020), Jorge Moneo (“Orbainak”, 2019), Ute Aurand (“Lisa”, 2019), iazko argitalpenaren protagonistetako bat ere izan zena (“Meditaciones sobre el presente. Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz eta Renate Sami”), Mike Hoolboom (“We Make Couples” lanarekin 2017an Sail Ofizialerako hautatua izan zena), edo Miranda Pennel (“The Host” filmarekin Punto de Vistak 2017ko edizioan film onenari emandako Sari Nagusia irabazi zuena).
PUNTO DE VISTA 2021 SAIL OFIZIALEKO FILMAK
1. “( ( ( ( ( /*\ ) ) ) ) )”, Charles Fairbanks eta Saúl Kak (Mexiko, 18’).
2. “Amaryllis”, Jayne Parker (Erresuma Batua, 7’). Estreinaldia Espainian.
3. “Bicentenario”, Pablo Álvarez Mesa (Kolonbia / Kanada, 43’). Estreinaldia Espainian.
4. “Big Happiness”, Da Hee Kim (Jodie Miller) eta Matthew Koshmrl (AEB/Korea, 14’). Estreinaldia Espainian.
5. “Cardón Cardinal”, Patricia Esquivias (Espainia, 38'). Munduko estreinaldia.
6. “Dardara”, Marina Lameiro (Espainia, 98’). Munduko estreinaldia. (Lehiatik kanpo)
7. “Earth in the Mouth”, Ewelina Rosinska (Alemania, 20’). Estreinaldia Espainian.
8. “Ekphrasis”, Riccardo Giacconi (Italia/Austria, 18’). Estreinaldia Espainian.
9. “Every Rupture”, Sasha Litvintseva (Erresuma Batua, 13’). Estreinaldia Espainian.
10. “Excerpts I [Though I now depart...]”, Jorge Suárez-Quiñones Rivas (Espainia, 17’). Munduko estreinaldia.
11. “Flowers blooming in our throats”, Eva Giolo (Belgika/Italia, 9’). Estreinaldia Espainian.
12. “Glimpses from a visit to Orkney in Summer 1995”, Ute Aurand (Alemania, 4’). Estreinaldia Espainian.
13. “Hacer una diagonal con la música”, Aura Satz (Erresuma Batua /Argentina, 10’).
14. "In Ictu Oculi (begiak hesteko artean)", Jorge Moneo Quintana (Espainia, 15’). Estreinaldia Espainian.
15. “Judy versus capitalism”, Mike Hoolboom (Kanada, 63’). Estreinaldia Espainian.
16. “La Tramuntana”, Alexander Cabeza Trigg (España, 8’). Munduko estreinaldia.
17. “Labor of Love”, Sylvia Schedelbauer (Alemania, 11’). Estreinaldia Espainian.
18. “Letter From Your Far-off Country”, Suneil Sanzgiri (AEB/India, 17’). Estreinaldia Espainian.
19. “Liberty: An Ephemeral Statute”, Rebecca Jane Arthur (Belgika/Erresuma Batua/AEB, 37’). Estreinaldia Espainian.
20. “Luces del desierto”, Felix Blume (Frantzia/Mexiko, 29’). Estreinaldia Espainian.
21. “Obatala Film”, Sebastian Wiedemann (Nigeria/Brasil/Kolonbia, 7’). Estreinaldia Espainian.
22. “Paralelo 28”, Santiago Bonilla (Mexiko/Frantzia, 24’). Estreinaldia Espainian.
23. “PSEUDOSPHYNX”, Ana Vaz (Brasil, 8’). Estreinaldia Espainian.
24. “Signal 8”, Simon Liu (Hong Kong, 15’).
25. “Sisters with Transistors”, Lisa Rovner (Erresuma Batua, 86’).
26. “Strange Object”, Miranda Pennell (Erresuma Batua, 15’). Estreinaldia Espainian.
27. “Surviving you, Always”, Morgan Quaintance (Erresuma Batua, 18’). Estreinaldia Espainian.
28. “The American Sector”, Courtney Stephens eta Pacho Velez (AEB, 70’). Estreinaldia Espainian.
29. “The Works and Days”, C.W. Winter eta Anders Edström (AEB, Suedia/Japonia/ Erresuma Batua, 480’).
30. “This Day Won't Last”, Mouaad el Salem (Tunisia/Belgika, 35’).
31. “This means more”, Nicolas Gourault (Frantzia, 22’). Estreinaldia Espainian.
32. “Trampa de luz”, Pablo Marín (Argentina, 9’). Munduko estreinaldia.
PUNTO DE VISTA JAIALDIAREN 14. EDIZIOKO SARIAK
Epaimahai Ofizialak sari hauek emango ditu:
- Punto de Vista Sari Nagusia film onenari, 10.000 euroko sariarekin. Epaimahaiak Sail Ofizialeko film onenari emango dio saria, haren iraupena eta nazionalitatea gorabehera.
- Jean Vigo Saria zuzendaritza onenari, 5.000 euroko sariarekin. Sari hau Jean Vigoren ohoretan ematen da, eta haren lanaren balio etikoak eta formalak hoberen ordezkatzen dituen Sail Ofizialeko filmak jasoko du.
- Film Labur Onenaren Saria, 3.000 euroko sariarekin. 35 minutu edo gutxiagoko film onenak jasoko du saria.
Sari berezi hauek ere emango dira:
- Ikusleen Sari Berezia film onenari, 1.650 euroko sariarekin.
- Gazteen Saria film onenari, 1.500 euroko sariarekin.