Akreditazio epea zabalik Punto de Vista 2021 jaialdirako

Akreditazio epea zabalik Punto de Vista 2021 jaialdirako
2021/01/27

Profesionalek eta kazetariek jaialdiaren web orrian eman dezakete izena martxoaren 15etik 20ra egingo den aurtengo ediziorako.

Gaurtik hasita eta martxoaren 3a arte, zabalik egongo da izena emateko epea Punto de Vista jaialdiaren aurtengo edizioan parte hartu nahi duten profesional, kazetari eta ikastetxe guztientzat.

Aurten, bi akreditazio modalitate izango ditu jaialdiak: aurrez aurreko + online akreditazioa, eta soilik online akreditazioa. Aurrez aurreko akreditatu guztiek online akreditazioa ere izango dute, zeinaren bidez jaialdiaren programazioaren eduki batzuetara sartu ahal izango den hilabete batez, martxoaren 15etik apirilaren 15era. Akreditazio kopuru jakin bat banatuko denez, jaialdiaren antolatzaileen irizpideen arabera emango dira. Eskaera bidaltzeak ez du esan nahi akreditazioa ezinbestean lortuko denik.

Profesionalentzako akreditazioak izango dira zinearen eta ikus-entzunezkoen sorkuntzan lan egiten duten pertsonentzat (ekoizpena eta banaketa, errealizazioa eta programazioa). Aurrez aurreko + online akreditazioak 30€ balioko du; soilik online akreditazioak, 12€. Prentsa akreditazioa doakoa izango da, soil-soilik hedabideetako langileentzat. Azkenik, ikastetxeen akreditazioak bereziki pentsatuta daude ikus-entzunezko ikasketetako gradudun eta lizentziadunentzat. Punto de Vista jaialdia, horrenbestez, ez-fikziozko zinean interesa duten ikasleen topagune bihurtuko da berriro.

Akreditazio eskaera hemen egin daiteke.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.