Garbiñe Ortegak eta Lois Patiñok Eskutitzak filmen gisara aurkeztuko dute

Garbiñe Ortegak eta Lois Patiñok Eskutitzak filmen gisara aurkeztuko dute
2021/05/21

Garbiñe Ortegak, Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak 2021era arte, eta Lois Patiñok, zine-zuzendariak, Pelikulen gisako gutunak aurkeztuko dute, hau da, jaialdiak 15. edizioan La Fábrica-rekin batera editatu duen argitalpena, Goethe-Institut Madrid institutuaren laguntzarekin.

Aurkeztu ondoren, Filmatutako gutunak saioa proiektatuko da, jaialdiaren produktu originala, Punto de Vista jaialdiaren amaiera-galan estreinatu zena, martxoan.

Liburuak berrogeita hamar gutun baino gehiago biltzen ditu, zinearen arloko hainbat artista garaikide entzutetsuren artean trukatuak: Robert Frank, Gunvor Nelson, Apichatpong Weerasethakul, Richard Linklater eta Tsai Ming-liang, besteak beste. Postalak, eskuizkribuak, mekanografiatutako gutunak eta mezu elektronikoak, harreman ezezagun eta harrigarriak agerian jartzen dituztenak.

Halaber, elkarrizketaren ondoren, Filmatutako gutunak zikloa proiektatuko da, jaialdiak 2021. urte honetan hainbat eta hainbat artistari proposatu diona, hala nola Lynne Sacks, Deborah Stratman, Diana Toucedo eta Nicolás Pereda artistei; haietan, egileek beren sorkuntzak beste zinemagile batzuei –batzuk, garaikideak, eta beste batzuk, ez–, helarazten dizkiete hala nola Jean Vigo, Wes Craven eta Michelangelo Antonioni zinemagileei.

 

Maiatzak 27, osteguna, 18:30ean, Goethe-Institut Madrid

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.