X Films proiektuaren epaimahaian Ane Rodríguez Armendáriz, Luís Urbano eta Marta Ponsa egongo dira.
Nicole Brenez, Sorbona Unibertsitateko irakaslea, James Lattimer, zinemagile, kritikari eta programatzailea, eta Antoine Thirion, zinema kritikari eta programatzailea izango dira Punto de Vista 2021 jaialdiko Sail Ofizialeko epaimahaikideak.
Epaimahai horrek entregatuko ditu zinema jaialdiaren hiru sari nagusiak: film onenaren Punto de Vista sari nagusia, zuzendari onenaren Jean Vigo saria, eta film labur onenaren saria. Sariok klausura ekitaldian entregatuko dira, martxoaren 20an, larunbatarekin.
Bestalde, X Films proiektuaren epaimahaian Ane Rodríguez Armendáriz, Luís Urbano eta Marta Ponsa egongo dira. Haiek erabakiko dute hiru hautagaietatik –Tamara García Iglesias, Irati Gorostidi eta Elisa Celda– zeinek egingo duen saiakera moduko ikus-entzunezko sorkuntza bat Nafarroan.
SAIL OFIZIALEKO EPAIMAHAIA
Nicole Brenez Zinematografia Ikasketen irakaslea da Sorbona Nouvelle Unibertsitatean, Fémis-eko Analisi eta Kultura departamentuko zuzendaria 2017tik, eta Frantziako Zinematekako abangoardiako zinema zikloko kontserbatzailea 1996tik. Philippe Grandrieux zinemagilearekin batera, “It May Be That Beauty Has Strengthened Our Resolve” film bilduma ekoitzi zuen, zinemako historiek ahaztu edo baztertutako zinemagile iraultzaileei eskainia. Chantal Akerman-ekin (Almayer 's Folly, 2011) lan egin zuen eta gaur egun Jean-Luc Godard (2015-orainaldia) eta Jacques Kebadian-ekin (2016-orainaldia) lan egiten du.
James Lattimer programatzailea, kritikaria eta zinemagilea da. Berlinale Forumeko hautapen-batzordeko kide da 2011tik, eta 2018an Viennale erakundean sartu zen programazio-aholkulari gisa. Documenta Madrid 2020ko komisario gonbidatua izan zen. All Still Orbit film laburra zuzendu zuen Dane Komljenekin eta Afterwater film luze berriaren gidoilaria da. Kritikari bezala Cinema Scope, Sight and Sound, The Brooklyn Rail eta Firefliesen argitaratzen du. TEXTURreko, Viennalek argitaratzen duen zuzendari garaikideei buruzko sail berri bat, editorea da. Lehen edizioek Angela Schanelec eta Kelly Reichardt izan dituzte protagonista.
Antoine Thirion Frantziako zinema kritikari eta programatzailea Cinéma du réel-en hautaketa batzordeko kidea da 2017tik eta Locarnoko zinema jaialdikoa 2019-2020an. Cahiers du Cinéma aldizkariko erredaktorea izan zen 2001etik 2009ra; ondoren, Independencia webgunearen eta banaketa etxearen sortzailekide izan zen eta hainbat lan kolektibotan eta aldizkaritan argitaratu du; besteak beste, Trafic, Mouvement eta Vertigo. Atzera begirakoetako kuradore izan da Jeu de Paume eta FIDMarseille-n, eta performanceak sortu ditu, esaterako Raya Martin-ekin eginiko How He Died Is Controversial eta UNdocumenta.
X FILMS EPAIMAHAIA
Ane Rodríguez Armendárizek kultur kudeaketaren arloan lan egin du azken hamabost urteetan. Programa komisariatuen eta nazioarteko galerien ardura izan zuen Madrilgo arte garaikideko azokan ARCOn (2006-2010), MUSACeko koordinatzaile nagusia eta zuzendariaren ondokoa izan zen (2010-2011), eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko kultur zuzendaria (2012-2019). Londresko Goldsmiths Collegen urtebetez ikasketak eta ikerketak egin ondoren, 2020ko irailean Madrilgo Mataderoko egoitza artistikoen zentroan sartu zen programaren arduradun gisa. Éric Baudelaire, Itziar Okariz, Uriel Orlow eta Filipa César artistekin lan egin du, eta arreta berezia eskaini die hezkuntza-programei eta erakundea ikasteko eta komunitateak eraikitzeko gune gisa eratzeari.
Luís Urbano ekonomialaria da, baita egoitza Lisboan duen O Som e a Fúria zinema ekoiztetxearen jabe ere. Arte eta Zinema Zientzietako Akademiako kide da eta 2020an Eurimages/EFA koprodukzio saria jaso zuen. 2005etik, hirurogei film baino gehiago ekoitzi ditu. Besteak beste, Miguel Gomes, João Nicolau, Salomé Lamas, Sandro Aguilar, Ivo M. Ferreira eta Manuel Mozos zuzendariekin lan egin du. Bestalde, Manoel de Oliveiraren bi filmak ekoitzi zituen, O gebo e a sombra eta O Velho do Restelo. Ekoizlekide gisa Zama (Lucrecia Martel), Frankie (Ira Sachs), 9 dedos (F.J. Ossang) eta A Yellow Animal (Felipe Bragança) filmetan lan egin du.
Marta Ponsa arte proiektuen eta kultur ekintzaren arduradun da Jeu de Paume-n, eta bertako zinema programa eta programa publikoak antolatzen ditu. Era berean, eduki artistikoen bi online plataformak zuzentzen ditu: magazina eta espazio birtuala. Komisario gisa 1920-1950 aldiko Europako argazkilaritzari buruzko proiektuak egin ditu, baita bideo, ikusizko arte eta arte digitaleko erakusketak ere. Irudiaren eta egungo sorkuntzaren arloan lan egiten duten erakundeen ohiko lankide da; esaterako, PHotoEspaña, La Caixa fundazioa, Les Rencontres de la photographie d’Arles, Oberhausengo zinema jaialdia, CPH:DOX, Curtas Vila Do Conde, baita argazki eta diseinu eskolena ere, hala nola Eina eta Pompeu Fabra Unibertsitatea, Veveyko Argazkilaritza Goi Eskola, eta Karlsruheko Arte eta Diseinu Unibertsitatea. Le Supermarché des images erakusketako komisariokide izan zen eta gaur egun zinemagile gazteei buruzko erakusketa sorta bat prestatzen ari da.