Punto de Vista 2021 edizioa aurrez aurre egingo da eta eduki sorta bat online eskainiko du, Festival Scope plataformaren bidez.

Punto de Vista 2021 edizioa aurrez aurre egingo da eta eduki sorta bat online eskainiko du, Festival Scope plataformaren bidez.
2021/03/04

Sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean eta Punto de Vistaren egoitza nagusi den Baluarteko leihatilan.

Punto de Vista zinema jaialdiaren 15. edizioa aurrez aurre egingo da martxoaren 15etik 20ra Iruñeko hainbat egoitzatan eta segurtasun neurri guztiekin. Gainera, egoera sanitarioa dela eta, aurten jaialdiak online eskainiko du programazioaren zati bat, egoitza horietara joan ezin duten pertsonentzat.

Punto de Vistako sarrerak salgai daude ohiko lekuetan. Gaurtik aurrera sarrerak salgai egongo dira jaialdiaren webgunean eta Punto de Vistaren egoitza nagusi den Baluarteko leihatilan. Aurrez aurreko proiekzioetarako sarreren prezioa 3 eurokoa izango da, eta emanaldi bereziena 3 eta 10 euro artekoa.

Gainera, aurten, hainbat bonu mota erosi ahalko dira programazioaren zati batez online gozatu ahal izateko, Festival Scope plataformaren bitartez. Eduki horien artean izango dira Sail Ofiziala eta Amos Vogel-i eskainitako atzera begirakoa. Eduki horietako batzuk Espainiatik bakarrik egongo dira eskuragarri.

Festival Scoperen bidez eskuragarri egongo den Punto de Vistaren programazioa:

  • Jaialdiko Sail Ofiziala. (Espainiatik bakarrik eskuragarri, martxoaren 15etik apirilaren 4ra).
  • Amos Vogeli eskainitako atzera begirakoa. (Mundu osoan eskuragarri, apirilaren 5etik 18ra).
  • Alberto Graciaren Tengan cuidado ahí fuera filma, Punto de Vistaren azken edizioan X Films proiektuaren irabazle izan zena. (Espainiatik bakarrik eskuragarri, apirilaren 5etik 18ra).
  • Protagonista gisa Nicholas Zembashi (Forensic Architecture) ikertzailea eta Lawrence Abu Hamdan soinu artista eta ikertzailea protagonista izango dituzten bi foku garaikideak. (Mundu osoan eskuragarri, martxoaren 22tik apirilaren 18ra).
  • Gutun filmatuak. (Mundu osoan eskuragarri, martxoaren 22tik apirilaren 18ra).


Punto de Vistaren aurrez aurreko egitaraua zazpi atal nagusitan antolatuta dago: Sail Ofiziala, mundu osoko herrialdeetatik izena eman zuten ia 900 filmen artetik aukeratutako lanak biltzen dituena; Amos Vogel eta Nancy Holt-i eskainitako atzera begirakoak; DOKBIZIA, hainbat diziplinatako artistak bilduko dituena errealarekin duten harremana elkarren artean trukatzeko; Punto de Vista Labs topaketak, jakintzak trukatzeko eta elkarrekin sortzeko espazio gisa; Foku Garaikideak, Punto de Vistak nazioarteko zinemagile esanguratsuenei –esaterako Pedro G. Romero eta Robert Franz– eskainitako saio monografikoak; Saio bereziak, hainbat programa eskaintzen dituena, hala nola X Films eta Paisaia-Euskal Herriko zinemagileen topaketa, eta Hezkuntza programa, jaialdia publiko berriei irekitzeko lanarekin jarraitzen duena.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.