Punto de Vista 2021 jaialdiaren saio bereziek Euskal Herriko dokumentalgintzaren lanik berrienak eta Nicole Brenez programatzaileari eskainitako gutun zuria bilduko dituzte

Punto de Vista 2021 jaialdiaren saio bereziek Euskal Herriko dokumentalgintzaren lanik berrienak eta Nicole Brenez programatzaileari eskainitako gutun zuria bilduko dituzte
2021/02/24

Paisaia sailak Euskal Herriko film labur berrienak eta haien egileak bilduko ditu aurten ere. Gainera, Pauline Oliveros konpositore amerikarraren pieza bat izango da zinema jaialdiaren itxierako protagonista

Punto de Vista 2021 zinema jaialdiaren saio bereziek proiekzioetatik harago zabaltzen dute dokumentalaren kontzeptua. Saila irudiak, hitza eta musika zuzenean lotzen dituzten erakustaldi paregabez, erakusketez eta performancez osatuta dago.

Saio berezien barruan dagoen Paisaiak Euskal Herriko zinema dokumentalaren proposamenik ausartenak biltzen ditu; aukera estetikoekin eta ez fikzioaren narrazioekin esperimentatzen duten lan berriak. Aurten aukeraturiko lanek off ahotsean berreraikitako biografiak aztertzen dituzte hainbat teknikaren bitartez –argazkiak, eskutitzak, telefono elkarrizketak– eta oroitzapenei, bizitzako bidaiei eta euskal ondare historikoari buruzko meditazio bat proposatzen dute. Programaren barruan honako film hauek proiektatuko dira: Zerua blu (2020) Lur Olaizolarena, Un retrato de N.B. (2020) Peio Aguirrerena, Quebrantos (2020) Koldo Almandoz eta María Elorzarena, eta Agiña (2019) María Sánchezena.

Gainera, jaialdiko saio berezien sailean Carte Blanche izenburupean bildutako film sorta batez gozatuko dugu, guztiak ere Nicole Brenez Sorbona Unibertsitateko irakasle eta aurtengo Sail Ofizialeko epaimahaikideak hautatuak. Aukeratutako zuzendariek, René Viénet eta Hu Jie, bakarrik, eta inolako finantza eta logistika baliabiderik gabe, beren adimenaren indar soilarekin diktadura beraren aurka borrokatu diren pertsonen adibideak eskainiko dizkigute, dela orainaren berehalakotasunean (1944an jaiotako René Viéneti dagokionez), dela oraindik baliozkoa den iraganeko grabitazio indarrean (1958an jaiotako Hu Jieren kasuan). Horretarako, desinformazioaren, ideologiaren, ezkutatzearen eta ukazioaren aurkako irudi burutsuak erabili dituzte. Honako film hauek proiektatuko dira: Quo Vadis? I (2020), René Viénet eta Bertrand Renaudineau; Propaganda images of the Cultural Revolution (文革宣传画 WenGe XuanChuan Hua) (2014), Hu Jie eta AI XiaoMing; eta Mao par lui-même (1977), René Viénet, Francis Deron eta Wu Xing-ming.

Nicole Brenez Zinematografia Ikasketen irakaslea da Sorbona Nouvelle Unibertsitatean, Fémis-eko Analisi eta Kultura departamentuko zuzendaria 2017tik, eta Frantziako Zinematekako abangoardiako zinema zikloaren kontserbatzaile 1996tik.

Super-8an filmatutako bere lanean, Jean-Claude Rousseauk erradikaltasunez hartu zituen formatuaren ezaugarri material batzuk, Kodachrome kartutxoen filmazioari, sonorizazioari eta mihiztadurari sentsualitate aszetikoa emateko. Haren poetika ez da hausnarketa intelektual batetik sortzen, baizik eta ikuspegi eraldatzaile batekin topo egiteak eragindako prozesu bizi eta kontraesankor batetik. Zinemagilearen lehen filma, Jeune femme à sa fenêtre lisant une letre, jaialdiaren beste saio berezi batean aurkeztuko da, egileak berak gainbegiratutako digitalizazio berri batean, eta prozesu honen sorrera bera da. Proiekzioaren ondoren Carlos Saldaña artxiboko teknikariak hitzaldi bat emango du.

Bestalde, eta iragarri bezala, Punto de Vista 2021 martxoaren 15ean hasiko da, mundu mailako estreinaldi batekin, Dardara, Berri Txarrak rock taldearen agur biran errodaturiko Marina Lameiro zinemagile nafarrarena. Gorka Urbizu Lekunberriko konpositorearen hitzek eta gogoetek egituratzen dute Lameiroren dokumentala, 2019an, 25 urteren ostean, bere ibilbideari amaiera eman zion taldearen bidaia luze batean zehar. Baluarteko Ganbera aretoan egingo den aurkezpen ofizialaren ondoren hasiko da Punto de Vista jaialdiaren 15. edizioa, irrikaz espero dugun estreinaldi honekin.

Azkenik, Pauline Oliveros musikagile amerikar handiaren obra batek itxiko du jaialdia. The World Wide Tuning Meditation (2007) lanak ahotsarekin, bokalak erabiliz eta/edo ahapetik kantatuz intonatzera gonbidatzen du publikoa, baita elkarrekin entzutera ere, bakoitzaren esperientzia artistikoa edo hizkuntza zein den kontuan izan gabe. Meditazio saio txiki horren gidari Ximena Alarcón izango dugu. Piezaren hasieran soinu hodeiak entzungo ditugu. Ondoren, harmonia bihurtuko dira soinu eremuan zehar mugitzen diren tonu komunekin, intonazioa soinu eta metafora mailetan gertatzen den heinean.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.