Punto de Vista bere 15. edizioaren erdira iritsi da

Punto de Vista bere 15. edizioaren erdira iritsi da
2021/03/18

Iruñeko ez fikziozko nazioarteko zinema topaketako proiekzioak eta jarduerak ez dira amaitu.

Punto de Vista jaialdiaren 15. edizioak errealitateari begirada berria eta ezberdina eskaintzen dioten filmak, artelanak eta ikuskizunak erakusten jarraitzen du Iruñean. Punto de Vistak Marina Lameiroren Dardara filmaren estreinaldiarekin eman zion hasiera aurtengo edizioari, eta ikusleei benetako dardara eragin zien Berri Txarrak rock talde nafarraren jarraitzaileen omenezko dokumentalarekin.

Irekieraren ostean, zinema jaialdia kultur jardueraz eta zinema proiekzioz beteta egon da. Horien artean, Sai Ofizialeko filmak. Zenbait zuzendari, esaterako Jorge Moneo Quintana, Patricia Esquivias, Santiago Bonilla, Pablo Marín eta Alexander Cabeza Trigg Baluarteko egoitzan izan ziren beren filmak aurkezten. Oraindik hiru programa geratzen dira Sail Ofizialaren barruan; horien artean, C.W. Winter eta Anders Edström zuzendarien The Works and Days (of Tayoko Shiojiri in the Shiotani Basin) filmaren proiekzioa. Lan berezi horrek 8 orduko iraupena du eta Nafarroako Unibertsitatearen Museoan proiektatuko da.

Horretaz gain, Paisaia atalaren barruan Euskadiko zinema dokumentalaren film ausartenak proiektatu dira: Zerua blu (2020), Lur Olaizolarena; Un retrato de N.B. (2020), Peio Aguirrerena; Quebrantos (2020), Koldo Almandoz eta María Elorzarena, eta Agiña (2019), María Sánchezena. Zuzendariak proiekzioetan izan ziren eta solasaldia egin zuten bertaratuekin.

Asteartean hasi zen Nafarroako Filmategian Amos Vogeli buruzko atzera begirakoa, zinema jaialdiaren zuzendari artistiko Garbiñe Ortegaren aurkezpenaren ostean. Eta asteazkenean, Baluarten, hasiera eman zitzaion Nancy Holt artista estatubatuarrari buruzko atzera begirakoaren proiekzioari.

DOKBIZIA programaren barruan, Vera Manterok Los Serrenhos do Caldeirão, ejercicios en antropología ficcional lana aurkeztu zuen Gayarre Antzokian. Bertan, ikusleek gorputzaren eta espirituaren, eta eguneroko bizitzaren eta artearen arteko lotura aztertzen duen ikuskizunaz gozatua ahal izan zuten.

Oraindik egiteke dauden jardueren artean Pedro G. Romero artistaren foku garaikidea dago. Atal horen barruan zuzendariaren Nueve Sevillas eta La pel.lícula filmak proiektatuko dira, baita Idoia Zabaleta dantzariarekin egingo duen solasaldi ilustratua ere.

Jaialdiaren azken egunean, martxoaren 20an, bertaratuek María Salgadoren Salitre performanceaz eta Nancy Holten programetako proiekzio batez gozatuko dute, Oteiza Museoan. Gainera, edizio honetako X Films sariaren hautagai Tamara García, Irati Gorostidi eta Elisa Celdak ikusleen aurrean egingo dute beren azken pitching saioa, eta bestalde, haurrentzako film laburren bigarren saioa proiektatuko da.

Punto de Vista jaialdiak Las cartas que no fueron también son ikus-entzunezko proiektu kolektiboaren estreinaldiarekin itxiko du bere 15. edizioa. Proiektuaren sortzailea Garbiñe Ortega da, Punto de Vistako zuzendari artistikoa, eta Matías Piñeiro zinemagilearen laguntza izan du. Zinema proiektu honetan hainbat zinemagilek eskutitz filmatu bat egingo dute eta aurrez aurre ezagutu ez zuten eta beren filmetatik ahalik eta urrunen dagoen zinemaren historiako beste zinemagile bati zuzenduko diote.

Azkenik, itxiera ekitaldian, bertaratuek meditazio kolektiboko saio batean parte hartzeko aukera izango dute. The World Wide Tuning Meditation (2007) Pauline Oliveros zuzendariaren lanak (Ximena Alarcónek gidaturiko saioa) publikoa ahotsarekin intonatzera gonbidatuko du, bokalak erabilita eta/edo ahapeka abestuta, eta elkarrekin entzutera, bakoitzaren esperientzia artistikoa edo ama hizkuntza zein den inporta gabe.
 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.