Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana zinemagileek hartuko dute parte, X Films proiektuaren 2021eko edizioan.

Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana zinemagileek hartuko dute parte, X Films proiektuaren 2021eko edizioan.
Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana
2022/01/27

Proiektu irabazlea ikus-entzunezko sormen lan batean gauzatuko da, saiakera moduan, Nafarroan, eta jaialdiaren 2023ko edizoan estreinatuko da.

2010. urteaz geroztik Punto de Vistak hiru errealizatzaile gonbidatzen ditu urtero, Nafarroan filmatuko den dokumental saiakera baten proiektua aurkezteko. X Films proiektuak Juan Huartek 1963an sortutako ekoiztetxe nafarretik hartu zuen izena; haren ideia zen interes artistiko bereziko filmak bultzatzea, eta bertan, hainbat artistak egin zituzten lehen urratsak zinemaren arloan, hala nola Jorge Oteizak, Nestor Basterretxeak, Rafael Ruiz Balerdik, Antonio Sistiagak eta beste sortzaile askok. Mezenazgo espiritu hura berreskuratzeko asmoz, jaialdia produktore bihurtzen da, zinemagile berriei obra berri bat sortzeko aukera emateko eta, aldi berean, ez-fikzioaren panoramaren ahots berriak Nafarroan ezagutzera emateko.

Aurtengo edizioan Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana gonbidatu ditugu, beren proposamenak aurkez ditzaten. Laster ezagutuko den epaimahaiak proiektuetako bat aukeratuko du. Aukeratutako proiektua 2022ko apiriletik 2023ko martxora egin beharko da, saiakera pertsonal modura, eta gutxienez hogei minutuko iraupena izango du. Filma Punto de Vistaren hamazazpigarren edizioan estreinatuko da.

Era berean, publikoak saio batez gozatu ahal izango du, non aurtengo hautagaiek aurretik egindako zenbait lan emango baitira; era berean, proiektuak aurkezteko eta defendatzeko saiora joateko aukera izango da. Saioa dinamikoa izango da, eta elkarrizketarako irekia.

2021ean, Irati Gorostidiren San Simon 62 proiektuak irabazi zuen. Filma sortzeko prozesuan, beste zinemagile batek, Mirari Etxabarrik, bat egin du obraren zuzendarikide gisa. Horrek gogorarazten digu proiektuak bizirik daudela, prozesuan aldatzen direla eta egiletza ez dela kontu estatiko bat, ezta aldebakarrekoa ere. San Simón 62 lanaren munduko estreinaldia edizio honetan izango da.

GONBIDATUTAKO ERREALIZADOREAK

Blanca Camell Galí
Blanca Camell Galík (1990) Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra unibertsitatean, eta zinema master bat Université Paris 8 unibertsitatean. Le Fresnoy– Studio national des arts contemporains ikastegian eman zien jarraipena ikasketei. Emakumeen desira lantzen dute egile honen filmek, benetakoarekin lan eginez fikzioan oihartzun egiteko. Indie Lisboa, Malagako Jaialdia, Seminci, Cinespaña, D'A Film Festival, Premiers Plans d’Angers eta Côté Court jaialdietan aurkeztu dira egile honen L'oreig, Ídols, Tombent les heures eta Pol·len film laburrak.

Aukeratutako filmografia: Pol·len (2019), Tombent les heures (2018), Ídols (2016), L’oreig (2014).

Hugo Amoedo
Zinemagilea naiz eta Bruselan bizi naiz. Fikzioa, dokumentala eta egunkari filmatua landu ditut nire film laburretan. Maitasuna, bakardadea eta ziurgabetasuna aztertu ditut, eta saiatu naiz alderdi intimoak eta politikoak, dramak eta komedia, nahasten. Orain lana, adiskidetasuna eta paseoa interesatzen zaizkit. Nire aurreneko film luzearen proiektuan, To Redigit, Belgikako Atelier Graphoui-k ekoitzia, artxiboak industria mailan digitalizatzen dituen lantegi batean lan egiten duten bi lagun filmatuko ditut; keinuei, eta begiradei buruzko filma izango da, eta digitalizazio makinak lehertuko dituzten artxiboko irudiekin osatuko da.

Aukeratutako filmografia: Europa (2017), On n’a pas fait l’amour (2014), Camping Wesertal (2013), Robin&Robin (2012)

Magdalena Orellana
Madrilen bizi den zinemagilea eta diseinatzailea da Mgdalena Orellana (Buenos Aires, 1990). Buenos Aireseko Unibertsitateko Diseinu fakultatean, ECAM-en eta Elias Querejeta Zine Eskolan egin zituen ikasketak, eta azken horretan filmatu zuen Zinebi jaialdian estreinatutako Todo esto es aúnmás intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va filma. Besteak beste, Círculo de Bellas Artes, The Film-Makers' Cooperative, Madrilgo Cineteca eta Tabakaleran egon dira ikusgai egile honen lanak. Une honetan bere lehen film luzea egiten ari da, Hasta que el lugar se haga improbable, eta proiektuak Donostiako Zinemaldiaren, Elias Querejeta Zine Eskolaren eta Madrilgo Mataderoko Márgenes Zinemaldiaren babesa du.


Aukeratutako filmografia: Todo esto es aún más intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va (2020), A smile is not a paradigm (2018), I’ll wrap my words in paper bags (2018), Conversaciones (2016)

2021eko X Films proiektua: San Simón 62

Irati Gorostidi, Mirari Etxabarri
Espainia, 2021
80ko hamarkadan, Nafarroako Lizasoko komentu batean Ostadarraren komunitate eszentrikoak hartu zuen aterpe. Interesik gabeko eraikinaren hormak lore motibo erraldoiez apaindu zituzten, eta haren aretoak jende askoren topaleku izan ziren, non new age kutsuko praktika katartikoekin esperimentatzen baitzuten. Gaur egun, eraikinean klausurako fraideak bizi dira, eta garai hartako azternak ia ikusezinak dira. San Simón 62 lanaren egileak bertara joan dira, beren amen lekukotzak erakarrita; izan ere, frankismoaren arrastoak gainetik kendu eta garai berriaren erronka pertsonal eta politikoei aurre egin nahian, Ostadarraren komunitatean hartu zuten parte.

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia, Nafarroako Gobernuak sustatzen du eta NICDO sozietate publikoak antolatzen du oso-osorik.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.