Punto de Vista 2022 saridunak

Punto de Vista 2022 saridunak
2022/03/19

Pascale Bodet-en Baleh-baleh lanak Film Onenaren Sari Nagusia irabazi du, saridunen zerrendan emakumezko zinemagileek egindako filmak nagusi izanik.

Punto de Vista jaialdiaren hamaseigarren edizioko nazioarteko epaimahaikideak Marina Vinyes Albes, Roger Koza eta Christopher Small izan dira, eta Sail Ofizialeko obra guztiak ikusi ostean, sari hauek ematea erabaki dute:

Sari ofizialak

► Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): Pascale Bodet-en Baleh-baleh.

Epaimahaikideen adierazpena:

Ipuin zahar asiar bat izan da lagun min baten erretratu eder honen katalizatzaile; lur jota dagoen arima bat da, maite duen jendearekin bere nahi eta atsekabeei buruz zintzotasunez hitz egiteko beldurrik gabe, horrek dakarren tentsioa tentsio. Filma solasaldi bikain eta sigi-sagatsua da, etengabe gauza harrigarriak ezagutzera ematen dituen solasaldia; inguruko munduaren ikuspegia ematen duen elkarrizketa, hitzik erran gabe, solaskide funtsezko eta isilarena egiten duen Joël txakurrarekin.

► Zuzendari onenaren Jean Vigo saria (5.000 euro): Mengqi Zhang-ren Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM.

Epaimahaikideen adierazpena:

Eguneroko bizimoduan egindako zinema, menderatu beharreko alderdi bakoitzarekin, hala nola 47KM-ko baserrian dauden tresnak. Mirarizko uneak metatu egiten dira, beste batzuek gainezka egiten dute asmakari desordenatu eta zoro bat dela eta. Film benetan paregabea, zinema demokratiko mota berri baten bidea abiarazi duena.

► Film labur onenaren saria (3.000 euro): Shireen Seno-ren To Pick a Flower.

Epaimahaikideen adierazpena:

Obra hauskorra: artxiboko irudien eta pantaila beltzen joko leuna, ahots urratu samarra, ikusten ari garenari buruz, hain justu, hitz egiten duena, eremutik kanpoko historia bat zehaztuz erasoetan eta leherketetan oinarrituta.

Sari bereziak

► Publikoak hautatutako Film onenaren sari berezia (1.650 euro): Arantza Santestebanen 918 GAU.

► Gazteek hautatutako Film onenaren saria (1.500 euro): Mengqi Zhang-en Self-Portrait: Fairy Tale in 47KM.

Epaimahaikide gazteen adierazpena:

Eguneroko testuinguru batean oinarrituta, filmak autorretratu egiten du, modu kolektiboan sortzen dena harremanen eta paisaiarekiko loturen bitartez. Ikus-entzunezkoen mundutik egiteko eta begiratzeko modu berriak planteatzen dituen filma.

Aipamen bereziak

► Epaimahaiaren aipamen berezia (Film Onenaren kategorian): Javier Codesal-en Evangelio mayor.

► Epaimahaiaren aipamen berezia (Film Onenaren kategorian): Arantza Santestebanen 918 GAU.

X Films

► Bestalde, X FILMS 2022 PROIEKTUAren deialdiko epaimahaikideek –Miquel Martí Freixas eta Catarina Boieiro izan dira– idatziz izan dute hiru proiektuen berri eta, gero, egileek –Blanca Camell Galí, Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana– aurkezpen publikoa egin zieten; egin beharreko hausnarketak egin ondoren, epaimahaikideek X Films 2022 proiektua Blanca Camell-en Renacuajos lanari ematea deliberatu dute.

X Films epaimahaikideen adierazpena

Saiakera proposamen honetan, irudien sorkuntza, horren familia transmisioa eta memoriaren estratuak lotzen dira, zentzumenen eta oroitzapenen bitartez. Errealitatea hautemateko eta oroitzapenak eratzeko bideei buruzko gogoeta iradokitzailea, Nafarroan bizitako eta bizitzeko istorio intimo batetik abiatuta, haur izatetik emakume izaterako igarobidea eta amatasuna arakatuz.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.