Punto de Vista jaialdiak kontziliazioaren alde egin du Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria sortuz

Punto de Vista jaialdiak kontziliazioaren alde egin du Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria sortuz
Punto de Vista Ludoteka: Puxika Gorria sortuz
2022/02/22

Jaialdian kontziliatu egin ahal izango da, hainbat egunez sei hilabetetik hamabi urtera arteko haurrentzako espazio bat izango baitu bai akreditatuen bai publiko orokorraren esku.

Punto de Vista jaialdiaren hurrengo edizioan kontziliatu egin ahal izango da, Punto de Vista Ludoteka:Puxika Gorria sortzeari esker. Horrela, jaialdiak sei hilabetetik hamabi urtera arteko haurrentzako espazio bat izango du, eta jaialdiko taldekoek, akreditatuek zein publiko orokorrak erabili ahal izango dute martxoaren 17, 18 eta 19an. Egitasmoa CIMA elkartearekin (Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales), ICAA erakundearekin eta Parenting at Film Festivals kolektiboarekin elkarlanean egin da, eta Zorionak Kids & Party Ludotekak kudeatuko du.

Red Balloon Alliance ekimenaren parte izanik, Punto de Vista Ludoteka:Puxika Gorria honako hauekin bat dator: Puxika Gorria, Le Ballon RougeetaBerlinale Kindergarten; haurtzaindegi zerbitzu horiek garatu dira jada Donostia, CannesetaBerlingo zinemaldien aurreko edizioetan.

Ekimen honetarako aitzindari gisa, ordea, Punto de Vistak ludoteka publiko arruntari irekitzearen alde egin du, jaialdira etorriko diren profesionalez harago, jaialdiko ikus-entzule guztiek errazago kontzilia dezaten.

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia Nafarroako Gobernuak sustatu eta NICDO sozietate publikoak antolatzen du.

 

ZEHAZTAPENAK, BONUAK ETA EGUNEKO SARRERAK

Punto de Vista Ludoteka:Puxika Gorria egitasmoak espazio bat izango du gaituta Baluarte eraikinean. Jarduerak martxoaren 17an (osteguna, 11:30-21:00), martxoaren 18an (ostirala, 11:30-20:30) eta martxoaren 19an (larunbata, 10:00-19:30) irekiko ditu ateak. Haurrak sei orduz egon ahal izango dira jarraian Zorionak Kids & Party enpresako zaintzaileen kargu, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jasoko dute arreta.

Ekimenean hainbat jarduera dibertigarri eskainiko dira adin tarte bakoitzera egokituta: koordinazioa eta oreka (gaztelu puzgarria, hodiak, koltxonetak, trebetasun eta abilezia jolasak), sormena (sentsoriala, birziklatzea, pintura, eskulanak), erlaxazioa (yoga, ipuin kontalaria, txinatar itzalak), eraikuntza eta logika (mahai jolasak, eraikuntzak, labirintoak) eta jolas sinbolikoak (mozorroak, sukaldea, azoka, trenak). Gainera, haurren higiene, elikadura eta atsedeneko oinarrizko beharrizanak ere aseko dira, eta edoskitzeko gela bat ere izango da.

Plazak mugatuak dira, eta aldi berean 15 haur egon ahal izango dira gehienez. 20 euroko kostua izango du 3 egunetarako bonuak; 12 eurokoa eguneko sarrerak (gehienez 6 ordu), eta 8 eurokoa egun erdiko sarrerak (gehienez 3 ordu).

Izena emanez gero, gainera, Jaialdiko haurrentzako zinema saio dinamizaturako doako sarrerak eskatu ahal izango dira. Saioa martxoaren 19an, larunbatean, izango da, 11:30ean, Golem zinemetan. Sarrerok izena emandako haurrak baliatu ahal izango ditu, edo haren familiako beste norbaitek.

Informazio gehiago eta izena emateko aukera hemen:

https://www.puntodevistafestival.com/eu/ludoteca.asp?IdSubseccion=0

 

OINARRIZKO DATUAK

Punto de Vista Ludoteka:Puxika Gorria

Martxoak 17, osteguna, 11:30-21:00

Martxoak 18, ostirala, 11:30-20:30

Martxoak 19, larunbata, 10:00-19:30.

 

3 eguneko bonua: 20

Eguneko sarrera: 12 €

Egun erdiko sarrera: 8

 

* Punto de Vista Ludotekako bonu eta pase guztiek aukera emango dute, horien ordainagiria aurkeztuta, Punto de Vista Jaialdiko haurrentzako saiorako doako bi gonbidapen eskatzeko Jaialdiko leihatilan, edukiera bete arte. Saioa larunbatean izango da, 11:30ean, Golem Baiona aretoan.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.