Martxoaren 27tik apirilaren 1era 100 film inguru proiektatuko dira jaialdiak programatutako 65etik gora saiotan. Era berean, topaketak egingo dira zinemagileekin, tailerrak, perfomanceak eta haurrentzako zinema saioak
Jaialdiak dagoeneko bere webgunean eta Baluarteko leihatilan jarri ditu salgai saio guztietarako sarrerak.
Filmen proiekzioak, hitzaldiak, performanceak, topaketak zinemagileekin edo haurrentzako saioak izanen dira Iruñean martxoaren 27tik apirilaren 1era
Rosselliniren eta Godard-Miévilleren lanaren dimentsio didaktikoari buruzko programa batek, Iruñeko Planetarioko Deneb Martosen eta Oteiza Museoko Ibon RGren performanceek eta berriki berreskuratutako Jean Espteinen La Montagne infidèle filmaren musikaz lagundutako proiekzioak osatu dute jaialdiaren programazioaren azken iragarpena
Sail horren barruan, hainbat saio eginen dira Termitas eta Paisaia lanen zinemagileekin batera, Catarina Boieiro ikertzaileak eta Candela Sotos artista bisualak egonaldiaren ondorioak aurkeztuko dituzte, Súper 8 contra el grano dosierra aurkeztuko da, Napardocs jarduera profesionalak eginen dira, eta DokLab proiektuak aurkeztu
Sei saio eta solasaldi bereziak eginen dira Golem Yamaguchi zinemetan, jaialdiko aste osoan
Jaialdiak saio berezia antolatuko du Fukuda Katsuhiko zuzendari japoniarraren Kusatori kusagami (The Grasscutter´s Tale) film ospetsuaren proiekzioarekin. Gainera, Poliakek eta Bodetek euren filmografiaren zati handi bat erakutsiko dute hiru saiotan
X Films proiektuko epaimahaikideak Gloria Vilches, Marian Fernández Pascal eta Ramiro Ledo izanen dira
Epaimahai profesional batek proiektu bat aukeratuko du jaialdira aurkeztu diren hiru proiektuen artetik, hurrengo urtean filmatze lanak egin eta jaialdiaren 2024ko edizioan estreinatu ahal izateko
Akreditazioa nahi duten profesionalek, ikasleek eta kazetariek jaialdiaren webgunean eska dezakete.