Funtsezko ondasunen ekoizpenean oinarrituko da Miriam Martínek komisariatuko duen Punto de Vistako Zuhaitzetatik urrun atzera begirakoa

Funtsezko ondasunen ekoizpenean oinarrituko da Miriam Martínek komisariatuko duen Punto de Vistako Zuhaitzetatik urrun atzera begirakoa
2023/02/23

Sei saio eta solasaldi bereziak eginen dira Golem Yamaguchi zinemetan, jaialdiko aste osoan

Nafarroako Gobernuak sustatu eta NICDO sozietate publikoak antolatutako Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdiak iragarri berri duenez, bigarren atzera begirako bat eginen da jaialdian, Peter Nestler alemaniar zinemagileari eskainitakoaz gain. Miriam Martín zinemagile eta programatzailearen programazio baten bigarren atala izanen da, eta zinema dokumentalaren bidez hurbileko gizarte eta natura inguruneari begirada berritu bat ematea izanen du helburu. Kasu honetan, gaurkotasuneko gai bati erreparatuko zaio, behar-beharrezko ondasunen ekoizpen prozesuari –arrantza, nekazaritza, abeltzaintza, etxebizitza–, bai eta horri lotutako sistema konplexuari ere; izan ere, espezie bizi guztien mehatxu bihurtu da gaur egun, gure espeziea barne. Joan den urtean, ibaiek komunitatearen bizitzan duten garrantziari buruzko hausnarketa kolektiboa bultzatu zuen Encuentro en el río (Topaketa ibaian) atzera begirakoak.

Aurtengo eskema aurreko edizioaren antzekoa izanen da. Sei saio eginen dira Golem Yamaguchi zinemetan, aurkezpenekin eta solasaldiekin batera, eta elkarrizketa ireki batean parte hartzeko proposatuko die programatzaileak ikusleei. Zinema dokumentalaren historiako film luzeak zein laburrak egonen dira programan, garai guztietakoak, gure eguneroko bizitzarako funtsezkoak diren kontsumoko ondasunen ekoizpenaren historia ezagutzera emateko.

Horrela deskribatu du atzera begirakoa zinemagileak: “Programa hau gaur egun zuhaitzetatik bereizten gaituen amildegira gerturatzen da, funtsezko ondasunen ekoizpenari erreparatzen dio denboraren luzean (eta zabalean), eta, ondorioz, omendu egiten ditu jatorrizko produktibitaterik eza, ekoizpen ez-industriala, iraupen ekonomia eta animaliak. Bai eta zenbait gizaki ere, denak haienaren artistak. Zergatik? Gure munduarekiko maitasunagatik, gure munduaren defentsan, hura defendatzeko desira (edo irudimena) pizteagatik, Samoa uhartedia edo Orinokoko delta ur azpian desager ez daitezen, Sizilia edo Traslasierra harana suak desagerraraz ez ditzan. Azkenean desagertzen badira ere. Izan ere, hauxe zioen hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran Ebroko behe erriberan aurkitutako kartel batek: Llaman milagro al desarrollo, pero el milagro está en el reparto (mirari deitzen diote garapenari, baina benetako miraria da banaketa).

Punto de Vistak martxoaren 17an jarriko ditu salgai publiko orokorrarentzako sarrerak, edizio honetako saio guztietarako. Bestalde, jada eskatu daitezke profesional eta ikasleentzako akreditazioak, www.puntodevistafestival.com webgunean.

 

ZUHAITZETATIK URRUN ATZERA BEGIRAKOA

 

1. saioa

Moana 

Robert J. Flaherty eta Frances H. Flaherty

Estatu Batuak, 1926, 92 min, isila

 

Mosori Monika

Chick Strand

Estatu Batuak, 1970, 20 min, ingelesez

 

2. saioa

Lu tempu di li pisci spata

Vittorio de Seta

Italia, 1954, 11 min, elkarrizketarik gabe

 

Safare sayadi

Ebrahim Mokhtari

Iran, 1986, 28 min, persieraz

 

Drifters

John Grierson

Erresuma Batua, 1924, 41 min, isila

 

Vive la baleine

Chris Marker eta Mario Ruspoli

Frantzia, 1972, 17 min, frantsesez

 

3. saioa

Det stora äventyret

Arne Sucksdorff

Suedia, 1953, 94 min, suedieraz

 

4. saioa

Schastye

Sergei Dvortsevoy

Kazakhstan, 1996, 25 min, kazakheraz eta errusieraz

 

Le Cochon

Jean-Michel Barjol eta Jean Eustache

Frantzia, 1970, 50 min, elkarrizketarik gabe

 

Jamal

Ibrahim Shaddad

Sudan, 1981, 14 min, elkarrizketarik gabe

 

5. saioa

Trilla

Sergio Bravo

Txile, 1959, 27 min, gaztelaniaz

 

Al-Sandawich

Atteyat al-Abnoudy

Egipto, 1975, 12 min, elkarrizketarik gabe

 

O Pão

Manoel de Oliveira

Portugal, 1959, 59 min, portugesez

 

6. saioa

Ceramiqueros de Traslasierra

Raymundo Gleyzer

Argentina, 1965, 19 min, gaztelaniaz

 

L’industria dell’argilla in Sicilia

Pietro Marelli

Italia, 1910, 5 min, isila

 

Zum Vergleich

Harun Farocki

Austria eta Alemania, 2009, 61 min, elkarrizketarik gabe

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.