Martxoaren 27tik apirilaren 1era 100 film inguru proiektatuko dira jaialdiak programatutako 65etik gora saiotan. Era berean, topaketak egingo dira zinemagileekin, tailerrak, perfomanceak eta haurrentzako zinema saioak
2023ko Punto de Vista jaialdiaren funtsezko zifrak
– Jaialdian zehar, guztira, 65etik gora saio antolatuko dira proiekzioen eta gainerako jardueren artean banatuta.
– 100 film inguru proiektatuko dira hainbat atal edo sekziotan.
– 7 sekzio handitan antolatuko da egitaraua: Sekzio ofiziala, Atzera begirakoak, Fokuak, Lan, Kontaktuak, X Films eta Bitartekaritza programa.
– Sekzio ofiziala 18 filmek osatuko dute, 13 nazionalitatetakoak, besteak beste, Peru, Estatu Batuak, Frantzia, Espainia, Senegal, Japonia, Argentina, Mexiko eta Alemaniako filmak dira.
– 75etik gora gonbidatuk parte hartuko dute 2023ko Punto de Vistan eskainiko diren proiekzioetan eta jardueretan, eta horien artean handia da nazioarteko profila dutenen ehunekoa: zinemagileak, programazio arduradunak, komisarioak, etab.
– Profesional, ikasle eta kazetarien artean, dagoeneko 400 lagun baino gehiago akreditatu dira jaialdian.
– 8 egoitzatan egingo dira jarduerak: Baluarte, Golem zinemak, Oteiza museoa, Iruñeko Planetarioa, Nafarroako Filmoteka, Centro Huarte, Civivox Condestable eta Civican.
Martxoaren 27tik apirilaren 1era, dokumentala eta bere errealitate guztiak Punto de Vistan bilduko dira, berriro ere.