Zabalik jada Punto de Vista 18. Jaialdiaren sekzio ofizialera filmak inskribatzeko epea
Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdirako hautagaien harrera irailaren 6an amaituko da.
Punto de Vistak Sail Ofizialera filmak aurkezteko deialdia ireki du hemezortzigarren edizioan. 2023ko irailaren 6an amaituko da filmak inskribatzeko epea. Inskribatzeko formularioa jaialdiaren webgunean dago eskura.
2021ko abuztuaren 1etik aurrera egindako film dokumentalek har dezakete parte jaialdiaren sekzio ofizialean, edozein nazionalitatetakoak izanik ere. Ez dira onartuko ez fikziozko filmak, ez instituzionalak edo publizitatekoak, ezta erreportajeak edo zeharo kazetaritza-izaera duten lanak ere. Ez dago mugaketarik gaiei, iraupenari eta jatorrizko hizkuntzari dagokienez.
Izen-emateak 5 euroko prezioa du, eta jaialdiaren webgunearen bidez egiten da dagoen formularioaren bidez egin daiteke.
Hautatutako filmak jaialdiaren hemezortzigarren edizioaren parte izango dira, Iruñean, 2024ko martxoaren 11tik 16ra bitartean.
Hautaketa-batzordea
2024ko Punto de Vista Sail Ofizialeko hautaketa-batzordea jaialdiko Zuzendaritza Artistikoak, Manuel Asínek, eta zinema dokumentalaren arloko adituek osatuko dute. Berrikuntza gisa, Anna Brufau Kataluniako Filmategiko programatzaileak bat egingo du Lucía Salasek, Pablo García Cangak eta Miguel Zozayak osatutako programazio batzordearekin.
Batzordeak urtarrilean emango du hautatutako filmen berri. Bere egitekoa lanak hautatzea izango da, jaialdiaren oinarri diren kalitate- eta sormen-ildoen eta ideien arabera:
Epaimahaia eta sariak
Datozen hilabeteetan nazioarteko epaimahai bat izendatuko da, sektoreko aditu eta profesionalekin. Punto de Vista 2024 Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren amaiera-ekitaldian emango du aditzera epaitza.
Epaimahai sari ofizialak erabakiko ditu:
Gainera, honako sari berezi hauek ezartzen dira:
Horrela, Punto de Vistaren edizio berri bat jarriko da abian, aurten ere sorkuntza zinematografiko dokumentalerako erpin izan nahi duena. Zinemagileen eta ikusleen arteko topaketa honek, aurreko edizioan bezala, lurralde eta gai mugarik gabe zinema dokumentalaren bidez errealitatea ulertzeko modu berritzailea aurkezten duten ikus-entzunezko produktuetan jarriko du arreta.