Punto de Vista 2023 saridunak

Punto de Vista 2023 saridunak
2023/04/01

Colectivo Silencioren El polvo ya no nubla nuestros ojos aurtengo Film Onenaren Sari Nagusia irabazi du.

Punto de Vista jaialdiaren hamaseigarren edizioko nazioarteko epaimahaikideak Ángel Santos Touza, Hama Haruka eta Marcos Uzal izan dira, eta Sail Ofizialeko obra guztiak ikusi ostean, sari hauek ematea erabaki dute:

Sari ofizialak

► Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): Colectivo Silencioren El polvo ya no nubla nuestros ojos.

Epaimahaikideen adierazpena:

Iragana eta oraina elkartzen dituen filma, bere forma zinematografikoan eta amorru politikoan. Kolektibo batek egindako "ciné-tract" bat, borrokak batzeko eta zinema arma kolektibo bihurtzeko beharra hobeto baieztatzeko.

► Zuzendari onenaren Jean Vigo saria (5.000 euro): Comes Chahbazianen Nothe village.

Epaimahaikideen adierazpena:

Film harrigarria, bidean zehar forma nola aldatzen den ikusita, istorioari aurre eginez, aldi berean poesiarako denbora emanez, indarkeria gogoratzean leuntasun harrigarria erakutsiz, eta enkoadraketaren eta muntaketaren zentzu arraroa.

► Film labur onenaren saria (3.000 euro): Sharon Lockharten Eventide.

Epaimahaikideen adierazpena:

30 minutuko plano bakarra, bikaina bezain misteriotsua, non naturaren edertasunak (zerua, itsasoa, lurra, landaredia...) eta zinemaren oinarriak zabaltzen diren: argia eta iluntasuna, denbora eta espazioa.

 

Sari bereziak

► Publikoak hautatutako Film onenaren sari berezia (1.650 euro): Alassane Diago-ren Maayo Wonaa Keerol.

► Gazteek hautatutako Film onenaren saria (1.500 euro): Lydie Wisshaupt-Claudel Éclaireuses.

Epaimahaikide gazteen adierazpena:

Aparteko unibertso batean, eskola txiki batek imajinaezina den errealitate bat irudikatzeko aukera ematen digu. Bi irakaslek aldarrikatzen dute, gauza guztien aurka eta zalantzan jartzeari utzi gabe, errealitate alternatibo bat sortzen dutela, beste etorkizun posible bat.

Suharki politikoa den pelikula honek, etengabe harritzen gaituena eta irudi deserosoak erakusteko beldurrik gabe, gure egungo krisiari aurre egiteko adibide bat planteatzen digu.

Aipamen bereziak

► Epaimahaiaren aipamen berezia (Film Onenaren kategorian): Julius Richard Tamayoren Apocalipsis 20 21 22.

Epaimahaikideen adierazpena:
Egunkari filmiko ero baina oso egituratua, bakartia baina jendetsua, mistikoa baina gazteen lotsagabekeriaz betea, zinema psikodelikoaren bizitasuna berreskuratzen duena, gelditasunak eta heriotzak ahuldutako mundu bati erantzunez.

 

X Films

► Beharrezko eztabaiden ondoren, epaimahaiak –Gloria Vilches, Marian Fernández Pascal eta Ramiro Ledo– aurkeztutako hiru proiektuen –Daniela Delgado Viteri, Illan Serruya eta Anna López Luna– balioa eta originaltasuna nabarmendu nahi ditu lehenik eta behin. Plastikoari eta afektibitateari aldi berean erreparatzen dien gure kulturan errotutako leku, tradizio eta mito batzuei buruz duen ikuspegi kritiko eta sozialagatik, X Films 2023 saria Anna Lopez Lunaren TRÁNSITOS sarirako izatea erabaki du.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.