Punto de Vista 2024 jaialdirako sarrerak salgai

Punto de Vista 2024 jaialdirako sarrerak salgai
2024/02/23

Film proiekzioak, zinemagileekin solasaldiak, mahai-inguruak edo familiei zuzendutako zinema saioak izanen dira Iruñean martxoaren 11tik 16ra bitarte

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia Iruñean izanen da martxoaren 11tik 16ra, eta emanaldi guztietarako sarrerak salgai daude jada webgunean eta Baluarteko leihatilan. Sarreraren prezioa 3 euro izanen da, oro har, emanaldi bakoitzeko, eta zenbait saio doan izanen dira.

Sei egunez, Punto de Vista jaialdia dokumentalen arloko nazioarteko ikus-entzunezko komunitatearen epizentro bihurtuko da, eta hainbat egoitza izanen ditu: Baluarte, Golem Zinemak, Oteiza museoa, Civivox Condestable, Civivox Mendillorri eta Nafarroako Filmoteka. Film proiekzioak, zinemagileekin solasaldiak, mahai-inguruak, familiei zuzendutako dokumentalen saioak edo Sail Ofiziala antolatuko dira hiriko hainbat gunetan, programako saio gehien-gehienak Baluarten izanik. 

Edizio honetan, lehen aldiz, zeharkako hainbat ibilbide proposatu dira — Lehen pertsona, Generoa(k), Planeta eri, Hurbildu Punto de Vistara —, sail guztiak bilduz. Programazioan sartuta dauden eta antzeko gaiei buruzkoak diren filmak lotzen dituzten bildumak dira, edo, azken ibilbidearen kasuan, jaialdia lehen aldiz ezagutzeko gonbidapena. Ibilbide horiek interesgarriak dira, eskaintzen duten sintesiagatik ez ezik, zabaltzen duten aniztasunagatik ere. Memoriarekin eta indibidualismoarekin lotutako gaien, geure espeziearen baitan desberdintasunak ezartzen dituzten banaketekin lotutako gaien edo ingurumen larrialdiarekin lotutako gaien oso bestelako ikuspegiak aurkituko ditugu, filmetan irudikatzen dituzten moduaren arabera.

Aurten, Punto de Vista jaialdia sei ataletan antolatu da: Sail Ofiziala, hamabost herrialdetako hogeita hiru film; Fokuak, saio monografikoak, Punto de Vista jaialdiaren arreta nazioarteko panoramako zinemagileei emateko —Su Friedrich (AEB) eta Joël Akafou (Boli Kosta)—, baita Miriam Martínek programatu duen zikloa ere, zuhaitzek zinema dokumentalean hartzen duten lekua ikertzeko; Bitartekaritza Programa, jaialdia hiri osoko publikoengana zabaltzen jarraitzeko, batik bat, gazteenengana; Lan, zinema dokumentaleko sorkuntzari eta ekoizpenari buruz gogoeta egiteko guneak; Kontaktuak, beste diziplina batzuekin konektatzeko asmoz, eta Jerome Hiler eta Néstor Basterretxea izanik protagonista; eta X Films proiektua, aurten Nafarroan film bat grabatzeko proposamena Celia Viada Caso zinemagileari eginik, eta Anna López Luna zinemagileak Super 8 formatuan filmatutako Tránsitos lana estreinatuko da.

Aldi berean, astean zehar hainbat kontzertu, DJ saio edo irratsaio antolatu dira zuzeneko emanaldiekin, honako artista hauen talentu musikala bultzatzeko: Mon Dvy, Brecha, Lilo, Peru Galbete, DJ Rizos, Señora edo DJ Moderno. Jarduera horietako laguntzaileak: Navarra Music Commission, Txintxarri taberna eta Radio 3.

Bestalde, kontziliazioaren alde eginen dugu, aurten ere, jaialdian, Punto de Vista ludotekarekin: Puxika Gorria. Hortaz, sei hilabetetik hamabi urtera bitarteko haurrentzat gune bat izanen dugu, eta akreditatutako pertsonek ez ezik, publiko orokorrak ere baliatu ahal izanen du zerbitzua, asteazken –martxoak 13– arratsaldetik ostirala 16ra bitarte. Plazak erreserbatzeko eskaera egiten ahal da jada webgunearen bitartez.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.