Punto de Vista 2024 saridunak

Punto de Vista 2024 saridunak
2024/03/16

Kumjana Novakovaren Silence of Reason aurtengo Film Onenaren Sari Nagusia irabazi du.

Punto de Vista jaialdiaren hemezortzigarren edizioko nazioarteko epaimahaikideak Ruth Somalo, Jorge Villacorta eta Ainara Elgoibar izan dira, eta Sail Ofizialeko obra guztiak ikusi ostean, sari hauek ematea erabaki dute:

 

Sari ofizialak

► Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): Kumjana Novakovaren Silence of Reason.

Epaimahaikideen adierazpena:

Forma zinematografiko aparta eta soila emateagatik erabilera judizialeko auzitegi ebidentzia bati, lehen aldiz hartzen duena bortxaketa delitua tortura modutzat eta sexu esklabotza, gizateriaren aurkako krimentzat. Azalera ateratzen du tokiko indarkeriazko geografia bat, ikuspegi unibertsaletik ere ikus daitekeena, eta ezinbestean ekartzen gaitu orainera eta Ukrainakoa eta Gazakoa bezalako egungo gerretara.

Zuzendari onenaren Jean Vigo saria (5.000 euro): Messaline Raverdyren Ôte-toi de mon soleil.

Epaimahaikideen adierazpena:

Ôte-toi de mon soleil’ filmak erakusten du elkarrekiko ikaskuntza prozesu eskuzabal eta konprometitu bat Messaline zuzendariaren eta Joseph protagonistaren artean, non ordenak eta desordenak oreka puntu berezi eta preziatu bat aurkitzen duten, bai bizitzaren ikuspegitik bai ikuspegi zinematografikotik. Pelikulak gogorarazten digu mekanismo mental batzuek indarkerian dutela jatorria, sistemikoa ere baden indarkeria, edertasuna dagoela pentsamendu konplexu dibergentean, elkar zaintzea alor politikoaren eremu bat dela eta guztiok, funtsean, behar bera dugula: hots, maitatzea eta maitatuak izatea.

► Film labur onenaren saria (3.000 euro): Daniel Cortés Ramírez-ren Avalancha.

Epaimahaikideen adierazpena:

‘Avalancha’ filma bidaia sentsorial bat da, Kolonbiako indarkeria historiko eta etengabekoan eta haren erregistro formatuetan barrena, soinu diseinu bikain baten erritmoan. Dolu kolektibo bat proposatzen duen lan bat, erresistentziaren adierazpen eta arma gisa. Lan kolektibo bat ere bai, editatzeko orduan indarrean dagoen iruditeria gainditu duen artxiboko materialaren bilketan.

 

Sari bereziak

► Publikoak hautatutako Film onenaren sari berezia (1.650 euro): Alexander Cabeza Trigg-ren El Canto de los Años Nuevos.

► Gazteek hautatutako Film onenaren saria (1.500 euro): Kumjana Novakovaren Silence of Reason.

Epaimahaikide gazteen adierazpena:

Deliberazioa abiatu da hiru pelikulatatik: Radiance, The World is Family eta Silence of reason. Eztabaida handia izan da, batez ere ‘The World is Family’ eta ‘Silence of reason’ filmen artean, hain film desberdinei buruzko irizpideak bateratzeko zailtasunagatik. Azkenean, gehiengoaren iritzian eta argi eta garbi, irabazlea nabarmendu da formagatik nahiz edukiagatik. Uste dugu premiazkoa dela oihartzuna ematea lantzen duen gaiari, eta nabarmentzekoa da gaira hurbiltzeko eta hura islatzeko modua. Irudiaren ukazioaren bidez eta pornografia bisualean erori gabe (kasu honetan, gainera, erraza izango litzatekeena), transmititu eta komunikatu egiten du lantzen duen errealitatea.

 

Aipamen bereziak

► Epaimahaiaren aipamen berezia (Film Onenaren kategorian): Dominique Marchaisren La rivière.

Epaimahaikideen adierazpena:

La Rivière filmean «Les Graves» deituriko ibaiek giza jardueraren eta naturaren arteko harreman-sare konplexu bat egituratzen dute. Ikerketa premiazko eta sakon honetan, errekaren epe luzearen kontserbazioan diarduten pertsona anitzen proposamen eta arretek erantzukizun dei argi eta eder bat helarazten diote ikusleari.

► Epaimahaiaren aipamen berezia (Zuzendaritza Onenaren kategorian): Julieta Secoren Corazón embalsamado.

Epaimahaikideen adierazpena:

Soft focus-aren eta desenfokearen bidez hizkuntza propioa aurkitzen duen saiakera autobiografiko eder eta freskoa izateagatik, aurrea hartzen duen misteriozko aura bat sortuz, bat datorrena protagonista mehatxatzen duen indarkeria patriarkalarekin.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.