Aurten kontzertuak, DJ saioak eta Radio 3 irratsaioak antolatuko dira zuzeneko musikarekin eta gitarra eta kantu emanaldia izango da jaialdiaren amaiera-ekitaldian
Urtero bezala, Punto de Vista zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdiak (Iruña, martxoaren 11tik 16ra) tarte nabarmena eskainiko dio musikari, are handiagoa hemezortzigarren edizioari begira. Jaialdiaren programazioaren barruan hainbat kontzertu, DJ saioak eta zuzeneko musika duten irratsaioak daude. Navarra Music Commission, Txintxarri taberna eta Radio 3 irratiaren kolaborazioa dute jarduera horiek.
Horrela, Txintxarri tabernan arituko diren artista nafarren talentuaz gozatu ahal izango dute ikusleek Punto de Vistako gauetan. Programa martxoaren 12an hasiko da, asteartearekin, Pablo Villafranca ekoizle, konpositore eta idazle nomadarekin, Aka DJ Rizos kabinan. Hamabost urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta genero desberdinenak aztertu ditu musikari gisa. Asteazkenean, hilak 13, bi saio izango dira: Mon Dvy multi-instrumentistaren kontzertua eta bere jazz, pop, rap eta trap zeharkako esperimentazioa; eta Señora taldearen Saioa, erritmo latindar, brasildar edo afrikarrekin, elektronikaz eta dembowz bustiak. Egun bat geroago, DJ Modernoarentzat izango da gaua, ohikoa herrialde osoko jaialdietan, 20 urte baino gehiago daramatzana nazioko eta nazioarteko indie taldeen erremixak argitaratzen. Martxoaren 15ean, ostirala, Brecha taldeak itxiko du Punto de Vistako gauen programazioa. Txintxarri Tabernak antolatutako kontzertu horrek gaur egungo talde eklektikoenetako bat aurkeztuko du. Heriotzaren eta bizitzaren gorazarrearen ondoriozko kostunbrismo zorrotza deskribatzen duten konposizioak ditu ezaugarri. Saioetarako sarrera librea izango da lekua bete arte. Mon DVYren kontzertua doan izango da gonbidapenarekin —hemen eskuragarri— eta Brecha taldearen zuzenekorako sarrerak salgai daude dagoeneko Wegow plataforman.
Bestalde, jaialdian zehar Iruñetik egiten diren Radio 3 irratiko ohiko saioetan, tartekatu egingo dira Isabel Ruiz Lara Tres en la Carretera saioko zuzendariaren elkarrizketak eta Peru Galbete euskal zinemagile eta musikariaren —iaz Sail ofizialean parte hartu zuen Bide bazterrean hi eta ni kantari filmarekin— eta Lilo talde nafarraren —Nora Goazen Jakin Gabe estreinatu berri duten laneko abestiak aurkeztuko dituzte— emanaldiak. Programa horiek martxoaren 12an (asteartea) eta 13an (asteazkena) izango dira, 18:00etatik aurrera, Baluarteko hallean, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Azkenik, martxoaren 16an izango da, larunbatarekin, Punto de Vista jaialdiari amaiera emateko ekitaldia Baluarteko areto nagusian. Bertan, jaialdiko sari banaketa egingo da, eta ondoren, Pedro G. Romeroren Caballos y guitarras filma proiektatuko da, zinemagileak berak aurkeztuta. Azkenik, Maria Marin artista sevillarraren gitarra eta kantu-kontzertuarekin amaituko da. Saio horretarako eta jaialdiaren gainerako programaziorako sarrerak dagoeneko salgai daude webguneko eguneroko programan.