Aste osoan 80 bat film ikusteko aukera izanen da programatutako 65 saioetan, eta zinemagileekin solasaldiak, tailerrak, musika edo familientzako zinema-saioak ere izanen dira
Punto de Vista 2024 jaialdiaren zifra garrantzitsuenak
— Jaialdi osoan, guztira, 65 saio antolatuko dira, izan proiekzioak, izan bestelako jarduerak.
— 80 film inguru proiektatuko dira sail guztietan.
— Programazioa 6 atal nagusitan antolatzen da: Sail ofiziala, Fokuak, Lan, Kontaktuak, X Films eta Bitartekaritza-programa.
— Sail ofizialean 15 herrialdetako 23 film izanen dira ikusgai: Argentina, Belgika, Bosnia eta Herzegovina, Kanada, Kolonbia, Hego Korea, Kuba, Danimarka, Espainia, AEB, Frantzia, India, Japonia, Ipar Mazedonia eta Perukoak.
— 70 bat gonbidatuk parte hartuko dute 2024ko Punto de Vista jaialdian eskainiko diren proiekzioetan eta jardueretan, eta horien artean handia da nazioarteko profila dutenen ehunekoa: zinemagileak, programazio arduradunak, komisarioak eta abar.
— Profesional, ikasle eta kazetarien artean, dagoeneko 380 lagun baino gehiago akreditatu dira jaialdian. Akreditazioa online eskatzeko epea itxita dago, baina Baluarteko atondoan prestatuko dugun gunean eskatzen ahal da, jaialdi osoan.
— 6 egoitzatan eginen dira jarduerak: Baluarte, Golem Zinemak, Oteiza museoa, Civivox Condestable, Civivox Mendillorri eta Nafarroako Filmoteka.