Punto de Vistak Celia Viada proposatu du X Films proiektuko zinemagile izateko hurrengo edizioan, Nafarroan film bat egin dezan

Punto de Vistak Celia Viada proposatu du X Films proiektuko zinemagile izateko hurrengo edizioan, Nafarroan film bat egin dezan
2024/01/19

Aurten Tránsitos estreinatuko da X Filmsen, Anna López Lunaren sanferminei buruzko ikuspegi pertsonala, super 8n filmatua

Berriz ere hemen da X Films, Punto de Vistako sail ikoniko eta berezienetako bat, jaialdia pelikula baten ekoizle bihurtzen duena, eta berritasunak dakartza. Urtero, Nafarroan filmatu beharreko saiakera dokumental baten proiektua aukeratzen da X Filmsen, lurralde honetako ikus-entzunezko sorkuntza aberasten joateko asmoz. Ekimenaren izenari dagokionez, ekoiztetxe batetik hartua da; hain zuzen ere, Juan Huartek produkzio etxe nafar bat sortu zuen 1963. urtean, «interes artistiko berezia duten» filmak ekoizteko asmoz, eta bertan egin zituzten zinemaren munduko lehen urratsak artista handi askok, hala nola Jorge Oteiza, Néstor Basterretxea, Rafael Ruiz Balerdi edo José Antonio Sistiagak, baita beste sortzaile anitzek ere. Mezenasgo espiritu hura berreskuratuta, zenbait zinemagileri obra bat sortzeko aukera emateaz gain, ez-fikziozko lanak egiten dituzten ahots berriak Nafarroara erakarri nahi ditu jaialdiak.

2023ra arte, gonbidatutako hiru zinemagile edo kolektiboren proiektuetako bat aukeratzen zuen adituen epaimahai batek. Baina aurtengo edizioan, obra zuzenean aukeratzeko eredu bat proposatu du Punto de Vistak, eta, horrela, Celia Viada Caso zinemagilea gonbidatu da, 2024an zehar filmatzeko proiektu bat garatu dezan, jaialdiaren XIX. edizioan estreinatzeko. Osagarri gisa, eta Huarte zentroarekin elkarlanean, egonaldi artistiko batera gonbidatu du zinemagilea jaialdiak, bere ikerketan sakontzeko eta Nafarroarekin duen harremana errotzeko aukera izan dezan. Huarte zentroan eginen du egonaldia otsailetik aurrera, eta Punto de Vistaren hurrengo edizioan aurkeztuko dira ikerketaren emaitzak.

Celia Viada Caso Madrilen jaio zen, 1991n, baina familiagatik harremana du Asturiasekin, eta bertan garatu du bere zinematografia lanaren parte handi bat. La calle del agua (2020) da bere lehen film luzea, eta saritua izan zen Gijóngo Zinema Jaialdian. Bere azken film laburra ere bertan aurkeztu zuen iaz, Gregoria (2023) izenekoa. Landa eremuko asturiar emakumeen hil osteko erretratuak dira bi-biak. Jaialdian, ikusleentzako bi saio eginen dira zinemagilearen parte-hartzearekin: batean, egonaldian egindako ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu, eta, bestean, bere aurreko lanen bat proiektatuko da, eta solasaldia eginen da jarraian.

 

X Films 2023 proiektua: Tránsitos

Anna López Luna 1983an Bartzelonan jaiotako artista bisualaren Tránsitos (Espainia, 2023) estreinatuko da aurten Punto de Vistako X Films sailean. Paris Cergyko Goi Mailako Arte Eskola Nazionalean ikasi zuen zinemagileak, eta Frantzia eta Espainia artean bizi da eta lan egiten du. Madrilgo Casa de Velázquez etxean artista egoiliarra izan zen 2021-2022 ikasturtean. Bere lanen erakusketak eta proiekzioak egin ditu Avignongo Lambert bilduman, Nogent sur Marne-ko MABAn, Bretainiako FRACen, Valentziako Octubre Centre de Cultura Contemporánea zentroan, Jafreko Bienalean, Donostiako Tabakaleran, Aljerreko Les Ateliers Sauvages-en, Bilbao Arten, Münster-eko Westfälischer Kunstverein-en, Luxenburgoko Mudam-en, Bartzelonako Centre Civic de San Andreu zentroan eta La Casa de la Paraula zentroan, besteak beste.

“Sanferminak super 8 formatuan filmatzeko nire nahiaren emaitza da Tránsitos. Iruñea antzoki bihurtzen da egun horietan, jende guztia zuriz eta gorriz jantzita, eta badirudi zezenaren arnasa dela denaren ardatza: mundu baten gainbeheraren eta beste mundu baten jaiotzaren erretratua da.”

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.