Punto de Vistaren Fokuak Su Friedrich eta Joël Akafou artisten zuhaitz eta zinemara hurbilduko dira

Punto de Vistaren Fokuak Su Friedrich eta Joël Akafou artisten zuhaitz eta zinemara hurbilduko dira
2024/02/15

Su Friedrich artistaren eta Joël Akafou zinemagile bolikostarraren lehen atzerabegirakoak izango dira estatuan. Gainera, Miriam Martínek ziklo bat programatuko du, zuhaitzek zinema dokumentalean duten lekua ikertzeko.

Aurten, jaialdiaren argitalpena liburu bat izango da, eta Scott MacDonaldek Friedrichekin izandako elkarrizketak jasoko ditu.

Punto de Vista Nafarroako zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdiak atzera begirako programazioa iragarrita itxiko ditu bere hurrengo edizioaren edukiak; aurten, oro har, Fokuak deituko zaio. Oraingoan, programazioak Su Friedrich estatubatuar zinemagilearen eta Joël Akafou zinemagile bolikostarraren filmografiak landuko ditu. Horrez gainera, ingurune naturalari buruzko sailaren hirugarren atala Miriam Martín programatzaileak antolatu du, eta, aurten, zuhaitzak izango ditu hizpide.

Zuhaitzetatik hurbil egitasmoak oraindik ere gutxi eta gaizki irudikatutako komunitate hori izango du ardatz, zuhaitzak; izan ere, nekez dira filmetako hondoa baino gehiago eta noizean behin bakarrik ematen zaie figuren tratamendua (ziklo honek aldi gutxi horietako batzuk erakutsiko ditu). Miriamen hitzetan: «Aizkorak eta goldeak lurraren ikuspegia aldatu zuten. Basoak hondatu zituzten, genituen. Zine programa hau baso horien kide ezagunenei eta gero eta bakartiagoei buruzkoa da. Zuhaitzei, horiek ere izaki sozialak izan arren, komunitatea kendu diegu —geure buruari kendu diogun moduan—. Oroimena dute, komunikatu egiten dira eta elkar zaintzen dute, gazteak jasotzen dituzte, gaixoak artatzen dituzte, baliabideak partekatzen dituzte, sustraien eta onddoen mizelioaren bidez lur azpian lotuta egoten dira... Ez lukete bizirik iraungo lehiatu bakarrik egin nahi balute. Itsu gaude zuhaitzentzat, haien adimenarentzat, baita haien edertasunarentzat ere». Saioetako batzuk hainbat piezaz osatuta egongo dira, haien arteko erresonantziak eta elkarrizketak ahalbidetuko dira eta emanaldien ondoren solasaldiak sustatuko dira. Azken horiek programazio honen funtsezko zatia dira, eta publiko mota guztiak gonbidatzen dira. Aurreko urteetan bezala, foku honen bost saioak Golem Yamaguchi zinemetan izango dira, eta ikusleek komunitateko bizitzan zuhaitzek duten garrantziari buruz kolektiboki gogoeta egiteko gune bihurtuko da.

Lotzen gaituzten begiztak izango da Su Friedrichi (New Haven, Connecticut, 1954) buruzko fokuaren izenburua, eta Espainian dokumentalista honi egingo zaion lehenengo atzerabegirakoa izango da. Egile hori, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieraz geroztik, feministen eta LGTBIQ+ kolektiboetako kide izan zen, eta abangoardiako zinema iparramerikarraren figura nagusietako bat da. Friedrich Iruñean izango da ertz oso desberdineko ziklo bat aurkezteko; besteak beste, zinema esperimentala, saiakera eta lehenengo pertsonako dokumentala izango ditu. Zikloaren programatzaile Gloria Vilchesen arabera: «Kontzientzia humanista argiarekin, sentsibilitate handiarekin eta umore finarekin, hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik gaur egunera arte, zinemagileak hogei film baino gehiago filmatu ditu, bere esperientzia pertsonaletan, emozioetan, ametsetan, beldurretan eta desioetan oinarrituta, autoezagutza eta munduaren ezagutza aztertzeko hainbat prozesu intimotatik —maitasuna, sexualitatea, gaixotasuna—, familiakoetatik —aitarekiko harremana, amaren bizi ibilbidea— eta sozialetatik —gentrifikazioa, aktibismo lesbikoa— abiatuta. Obra bakoitza, «pertsonala politikoa da» leloa berresten duen saiakerazko autorretratu moduko baten pieza gehigarri bat da. Punto de Vistan izan ostean, foku honek Bartzelonara (Filmoteca de Catalunya), Madrilera (Cineteca), Coruñara (Filmoteca de Galicia) eta Valentziara (IVAC La Filmoteca) bidaiatuko du. Gainera, aurten, jaialdiaren argitalpena zinemagilearekin izandako elkarrizketa liburu bat izango da, Caniche-rekin batera argitaratua. Liburuak Scott MacDonaldekin izandako elkarrizketa bat jasotzen du, haren A Critical Cinema 2 (1992) liburuan jasoa, eta horri orain arte argitaratu gabeko elkarrizketa luze bat gehitu zaio, berriki egindako lanei buruzkoa. MacDonald Estatu Batuetako akademiko garrantzitsua da, eta abangoardiako zinema eta dokumentala ditu ikerketa arlo nagusi.

Joël Akafouren (Bouaké, Boli Kosta, 1986) fokuari dagokionez, Haute Bourgeoisie Française-ren abentura klandestinoak (Jade de Cockek programatua), zinemagile gazte honen Europako lehenengo atzerabegirakoa izango da. Azken urteotan, Cinèma du Réel, Entrevues Belfort, Berlinale eta antzeko jaialdi ospetsuek bermatu dute bere lana. Jaialdian Akafou bera izango da, eta bere lehenengo film luzea emango da, Vivre riche (2017). Lan horretan, hitzorduen webguneen bitartez frantziar emakume zuriei egindako iruzurren fenomenoa erakusten da; hain zuzen ere, fenomeno hori herrialdeak 2010-2011n izan zuen krisiaren ondorengo urteetan zabaldu zen gazte bolikostarren artean. Halaber, Traverser (2020) emango da, lehenengo filmeko protagonistari Europara eginiko migrazioan jarraituko diona.

 

Su Friedrich: Lotzen gaituzten begiztak

  • 1. programa
    • Gently Down the Stream (1981, 13 min)
    • Hide and Seek (1996, 63 min)
  • 2. programa
    • Sink or Swim (1990, 48 min)
    • Rules of the Road (1993, 31 min)
  • 3. programa
    • The Ties That Bind (1985, 55 min)
    • I Cannot Tell You How I Feel (2016, 42 min)
  • 4. programa
    • The Odds of Recovery (2002, 65 min)
    • Today (2022, 57 min)

 

Joël Akafou: Haute Bourgeoisie Française-aren abentura klandestinoak

  • 1. programa
    • Vivre riche (2017, 53 min)
  • 2. programa
    • Traverser (2020, 77 min)

 

Zuhaitzetatik hurbil

  • 1. programa
    • El texu de Bermiego (Elena Duque, Espainia, 2013, 2 min)
    • Ozols (Laila Pakalniņa, Letonia, 1997, 28 min)
    • Usuzumi no sakura (Sumiko Haneda, Japonia, 1977, 42 min)
  • 2. programa
    • Jeux arborescents (Émile Malespine, Frantzia, 1931, 5 min)
    • Donguri to shiinomi (Hiroshi Shimizu, Japonia, 1941, 29 min)
    • I dimenticati (Vittorio de Seta, Italia, 1959, 20 min)
    • Alberi (Michelangelo Frammartino, Suitza-Alemania-Italia, 2013, 26 min)
  • 3. programa
    • The Sky on Location (Babette Mangolte, Estatu Batuak, 1982, 78 min)
  • 4. programa
    • Sapovnela (Otar Iosseliani, URSS, 1959, 16 min)
    • Small Smoke at Blaze Creek (Michael Scott, Kanada, 1971, 9 min)
    • Tahtaci Fatma (Süha Arin, Turkia, 1979, 28 min)
    • Mikä mies metsuri (Markku Lehmuskallio, Harri Rumpunen, Finlandia, 1977, 19 min)
    • Palm Down (Amy Halpern, Estatu Batuak, 2012, 6 min)
  • 5. programa
    • Kummatty (Govindan Aravindan, India, 1979, 90 min)

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.