Punto de Vista, 2025ean Doc Alliance Europako jaialdien sarera gonbidatutako jaialdia

Punto de Vista, 2025ean Doc Alliance Europako jaialdien sarera gonbidatutako jaialdia
Doc Alliance eta Punto de Vista jaialdietako ordezkariak Lisboan joan den abenduan
2025/02/04

Europako dokumental jaialdi ospetsuenetako zazpik osatzen dute sarea eta Punto de Vista hirugarren jaialdi gonbidatua da

Doc Alliance jaialdien sareak atseginez jakinarazi du aurtengo jaialdi gonbidatua zein izango den. Doc Alliance sareak 2024ko abenduan egindako ohiko bileran, zazpi jaialdi bazkideek (CPH:DOX, Doclisboa, DOK Leipzig, FIDMarseille, Ji.hlava IDFF, Millennium Docs Against Gravity FF eta Visions du Réel) eskertu egin zuten 2024ko jaialdi gonbidatuak, Docudays UAk, egindako lankidetza emankorra, eta Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiari ongietorria egin zioten, 2025eko bazkidea izango baita.

DAren jaialdi gonbidatu gisa, Punto de Vistak baterako ekitaldi eta bileretan parte hartuko du, zeinetan sareko bazkideek beren esperientziak eta ideiak partekatuko dituzten arlo hauetan: hezkuntza jardunak, talentu hasiberrien babesa, XR programazioa, programazio inklusiboa eta jasangarritasuna. Gainera, jaialdiak film labur bat eta film luze bat izendatuko ditu Doc Alliance sarirako, eta aurtengo epaimahaia aukeratuko du, besteekin batera.

Otsailaren 28an, Punto de Vistak Doc Alliance sariaren azken irabazlearen, Nicole Vögeleren, The Landscape and the Fury lana eskainiko du, bere jaialdiaren edizioaren barruan (otsailak 24 – martxoak 1, Iruñea). Jaialdiak Doc Allianceren bi aurkezpen ere hartuko ditu. Luzera begirako ikerketa proiektu baten barruan, sarea sareko jaialdi guztiei buruzko informazioa jasotzen joan da, hainbat arlotan arreta jarrita. Ikerketa sortetako bi aurkeztuko dira orain. Otsailaren 27an, FIDMarseillek talentu hasiberriei jaialdiek nola laguntzen dieten argituko du, eta otsailaren 28an, Millennium Docs Against Gravity FF jaialdiak jaialdietako hezkuntza jardunei buruzko ikuspegi orokorraren berri emango du. Halaber, Doc Alliance sareko ordezkariek elkarrizketa profesionalen programa batean parte hartuko dute Espainiako zinemagileekin.

Zinema dokumentaleko jaialdien Doc Alliance sareak Europako film dokumentaleko talentu hasiberriak babesten ditu. Zazpi kideetako bakoitzak eta jaialdi gonbidatuak film labur bat eta film luze bat aukeratzen dituzte Doc Alliance sariagatik lehiatzeko.

2025eko Doc Alliance sarirako aukeratutako filmen zerrenda maiatzaren hasieran iragarriko da. Irabazleak Cannes Docs jaialdian aurkeztuko dira (Marché du Film, maiatzak 13 – 21). 

Sareak Europako zinema dokumentalen jaialdiak atseginez gonbidatzen ditu 2026ko jaialdi gonbidatua izateko eskaerak egitera. Eskaera inprimakiak Doc Alliance sarearen webgunean aurki daitezke.

 

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.