Iñaki Garmendia artista, zinema dokumentala beste diziplina batzuekin konektatzen duen Punto de Vista jaialdiko Contactos saileko protagonista

Iñaki Garmendia artista, zinema dokumentala beste diziplina batzuekin konektatzen duen Punto de Vista jaialdiko Contactos saileko protagonista
2025/01/30

Oteiza Museoak eskaintzen dion erakusketak inspiratutako programak Garmendiaren eta Antonio Menchenen arteko elkarrizketa bat eta Iruñeko Ziudadelan jarritako instalazio bat ere izango ditu

Punto de Vista jaialdiak Contactos saila iragarrita itxi du programazio nagusia. Iruñean otsailaren 24tik martxoaren 1era bitartean egingo den jaialdiak Iñaki Garmendia artista bisual gipuzkoarrari eskainiko dio zinema dokumentala beste diziplina batzuekin konektatzen duen sail hori.

Oteiza Museoak otsailean ateak irekiko dizkion erakusketa abiapuntu hartuta, Punto de Vista jaialdiak hiru aldeko lankidetza planteatu du, Museoarekin eta Iruñeko Udalarekin batera. Hori horrela, otsailaren 25ean, asteartea, Garmendiaren eta Antonio Menchen artista bisualaren arteko elkarrizketa bat proposatuko du Museoan, eta, ondoren, Oteizak antolatutako Faux départ / Cabeza Borradora erakusketara bisita.

Faux départ / Cabeza Borradora Iñaki Garmendiak (Ordizia, 1972) egindako sorkuntza proiektu bat da, eta Oteiza Museoan erakusteko sortu zuen zehazki. Abiapuntua José Sarriegi (Ordizia, 1911-1967) margolariaren galdutako bustoa da, Jorge Oteizak 1934an zizelkatu zuena, eta haren irudi batzuk besterik ez dira kontserbatzen. Presentzia sinboliko baina immaterial horretan oinarrituta, Garmendiak desagertutako piezari hurbiltzea eta harekin elkarrizketan aritzea proposatzen duten obra multzo bat garatu du denboran zehar, eskulturak sorkuntza, komunitate eta memoria gisa duen balioan eta zentzuan eragiten dutenak. Erakusketa Oteiza Museoan egongo da ikusgai 2025eko otsailaren 13tik maiatzaren 25era.

Bestalde, Iruñeko Udalarekin lankidetzan, otsailaren 24tik apirilaren 27ra bitartean Iñaki Garmendiak S.T. ORBEA (Orduña) bideoa abiapuntu hartuta Punto de Vista jaialdirako bereziki diseinatu duen instalazioa bisitatu ahal izango da Ziudadelako 6. kasernan. Egileak 2007an sortutako 42 minutuko bideoa da, eguneroko objektu baten grabazioari buruzkoa, Orduña modeloko lasterketa-bizikleta berde bati buruzkoa, Orbea euskal enpresak 1970. eta 1980. urteen artean egindakoa. Lanak objektuaren espezifikotasuna aztertzen du.

Zerrendara itzuli

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.