2026/04/25
I lit the Fire! filmak (Valeria Lemesevskaya) irabazi du aurtengo Sail Ofizialeko Film Onenaren Sari Nagusia
Punto de Vista jaialdiaren hogeigarren edizioko Nazioarteko Epaimahaiak, Beatriz Navas, Catarina Boieiro eta Daphne Xu, Sail Ofizialeko lan guztiak ikusi ondoren, honako sariak erabaki ditu:
Sari ofizialak
► Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia (10.000 euro): I lit the Fire!, Valeria Lemesevskaya.
Epaimahaiaren adierazpena:
Energia berezia duen film bat da, etxearen ideiaren inguruan hausnartzen duena eta bizitza indar sinesgarri eta kutsakor batez erakusten duena. Arreta handiz erretratatutako aurpegi eta gorputz baten bidez, pixkanaka agerian uzten dira espiritua eta izaera, neska baten eguneroko bizitza marraztuz, bere familia eta animalien artean. Dokumentala topagune gisa ulertzeko modu bizi eta biszeral honek bereziki hunkitu gaitu.
Sari honekin, Valeria Lemesevskayaren ibilbide artistikoa babestu eta lagundu nahi dugu.
Film Onenaren Sari Nagusia I lit the Fire! filmarentzat da.
► Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria (5.000 euro): Víctor Ladera, Sin ton ni son.
Epaimahaiaren adierazpena:
Enigma hemen sormenaren eta irudimenaren indar gisa agertzen da. Itxurazko austeritatea duen arren, filmak aberastasun handia zabaltzen du, elementu gutxirekin intentsitate handiko unibertso bat eraikiz. Gutxienekoaren eta hedakorraren arteko tentsio horretan, enigmak ez du erantzun bakarra, baizik eta interpretaziorako eta esperientziarako bideak irekitzen ditu.
Jean Vigo Saria, Zuzendaritza Onenari, Víctor Laderarentzat da, Sin ton ni son.
► Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro, EITBk babestua): 3cm of Complexity, Anna Vasof.
Epaimahaiaren adierazpena:
Irudimen freskoa duen lan honek galdera bat planteatzen du: nola egon osasuntsu mundu gaixo batean? Asmakizun ludikoen bidez, agerian uzten ditu menpe ditugun sistemek eta egiturek dituzten kontraesanak. Umorea eta eskuz egindako sormena lehen lerroan jarriz, arintasun berezi bat sortzen du. Horregatik, Film Labur Onenaren saria 3cm of Complexity lanari ematen diogu.
Sari bereziak
► Publikoak hautatutako Film Onenaren Sari Berezia (1.650 euro): Krakatoa, Carlos Casas.
► Gazteek hautatutako Film Onenaren Saria (1.500 euro, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzaz): Fomos Ficando Sós, Adrián Canoura.
Epaimahaikide gazteen arabera:
Zinema belaunaldiz belaunaldi idatzitako maitasun-gutun bat izan daiteke.
Aipamen bereziak
► Epaimahaiaren Aipamen Berezia: Masayume, Nao Yoshigai.
► Epaimahaiaren Aipamen Berezia: Daria’s Night Flowers, Maryam Tafakory.