Punto de Vista publiko orokorrarentzako eta sektore profesional eta akademikoarentzako proposamen bat da. Aurten beste urrats bat egin da, Iruñea eta Nafarroako ahalik eta ikusle gehienengana iristeko zenbait ekimen biltzen dituen bitartekaritza-plan baten bidez.
— Jaialdian 66 saio izango dira, proiekzioak eta jarduera paraleloak kontuan hartuta.
— Programazioa 6 atal handitan —Sail ofiziala, Fokuak, Lan, Ricercata, X Films eta Txinparta— antolatuta egongo da, eta 90 film inguru izango ditu guztira.
— Punto de Vistak 6 zuzendari artistiko izan ditu dagoeneko. Aurten hasi du bere etapa Miquel Martí Freixasek, lekukoa hartuta honako hauei: Manuel Asín (2022-2025), Garbiñe Ortega (2018-2021), Oskar Alegria (2014-2017), Josetxo Cerdán (2010-2013) eta Carlos Muguiro (2005-2009).
— Amerika, Asia, Europa eta Afrikako 19 filmek —zazpi film luze, film ertain bat eta hamaika film labur— osatuko dute Sail ofiziala. Mundu-mailako lau estreinaldi, nazioarteko estreinaldi bat eta estatu-mailako hamalau estreinaldi lehiatuko dira sari nagusiak lortzeko.
— Aurten ere jaialdiak zeharkako 6 ibilbide proposatzen ditu, programazioa ardatz tematiko desberdinetatik arakatzeko: Lurra, Gure gorputzak, Hartzen gaituen planeta, Mugak saihestu (ezin), Bizitza-trazuak eta Zatoz Punto de Vista jaialdira. Horrez gainera, ikasleentzako ibilbide espezifiko bat ere proposatzen du.
— 110 gonbidatu inguruk bisitatuko dute Iruñea programazioan parte hartzeko.
— 150 lagunek baino gehiagok eman dute izena gazteentzako ekimenetan, eta horietatik 14 aukeratu dituzte Gazteen Epaimahairako, eta beste 6, Gazte Programatzaileak ekimenerako.
— 9 egoitzak hartuko dute jaialdia: Baluarte, Golem zinemak, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, NUP, Nafarroako Filmoteka, Oteiza Museoa, Civivox Condestable, Civivox Pompelo eta Civivox Mendillorri. Horiei Txintxarri, Tarántula eta Laba tabernak gehitu behar zaizkie musika-programaziorako.
— Musikak ere presentzia izango du Punto de Vista jaialdian, 8 jarduerako programazio espezifiko batekin. Jarduera horien artean kontzertuak, DJ saioak eta Radio 3 irratian zuzeneko emanaldiak izango dira. Artista hauek parte hartuko dute, besteak beste: Anavi, Celia Carrera, Adrian Alegria, Love’n’Joy, Masquepop, Bernal, Comic Sans, Hondora eta Annie Wonder.