Alejandro Díaz Castaño (Asturias, 1979) Gijóngo Nazioarteko Zine Jaialdiaren zuzendaria da, 2017tik, 2010ean eta 2011n programatzaile aritu ondoren. Halaber, programazio-buru aritu zen, 2012tik 2016ra, Sevillako Zine Europarraren Jaialdian. FIPRESCIko kidea da, eta kolaboratzailea hainbat aldizkaritan, hala nola Caimán Cuadernos de Cine eta Rockdelux izenburukoetan. Ikus-entzunezkoei buruzko bilduma kolektibo batean baino gehiagotan parte hartu du, eta, 2015ean, bere lehen bakarkako liburua argitaratu zuen: Olvidos vergonzosos. 2016an, Ihesa film laburra idatzi eta zuzendu zuen eta azken urteotan, epaimahaikide aritu da hainbat laiaketatan, hala nola BAFICI, Edinburgh IFF, Crossing Europe Linz, Cinélatino Toulouse eta Las Palmaskoan.