Alfredo Sanzol (Madrid-Pamplona 1972) antzerkigile eta antzerki zuzendaria. Haren lanaren ezaugarri nagusia umorearen erabilera da, umorez planteatzen baititu bere biografia pertsonal eta sozialaren arazoak. Lanik ezagunenak hauek dira: Sí, pero no lo soy (2008), Risas y Destrucción (2007), Días Estupendos (2010), Delicadas (2010), En La Luna (2011), Aventura (2012) eta La Calma Mágica (2014). Antzezlan klasikoak zuzendu eta egokitu ditu: Edipo Rey (2015) Sófoclesena, Esperando a Godot (2013) Samuel Beckettena, La Importancia de llamarse Ernesto (2012) Oscar Wilderena edo La Cabeza del Bautista (2009) Valle Inclánena. Estreinaldiak egin ditu antzeztoki hauetan: Centro Dramático Nacional, Teatro de la Abadía, Cuarta Pared Aretoa, Grec Jaialdia, Gayarre Antzokia eta Teatre Lliure. 2014an Teatro de la Ciudad izenekoa sortu zuen Miguel del Arco eta Andrés Limarekin batera.