Iruñea munduko zinema dokumentalaren grabitazio-gune bilakatzen da urtean sei egunetan: otsailean, eta, 2017ko ediziotik aurrera, martxoan ere bai. Mundu guztiko produkzioek elkarren artean lehiatzen dute, bakoitzak errealitatea jasotzeko duen ikuspuntu propiotik: Adierazpide independente era sozialki beharrezkoarena, hain zuzen ere. Atal ofizialean, beraz, nazioarteko dokumental ugari aurkezten dira, egun-egungoak gainera.Atal ofiziala ez-fikziozko zinema garaikidearen estilo eta erregistroen sorta zabal bati irekita dago. Egutegiko lehenengo hitzordu zinematografikoetako bat da. Aurreko denboraldiko onena erakusteaz gain, etorkizuneko apustu interesgarrienetako batzuk proposatzen ditu.
Deialdian izena emandako film onenek bakarrik izango dute aukera sari ezberdinetarako aurkezteko. Urtero 1.200 baino gehiago aurkezten dira.
Argi dago zein den lehiaketaren asmoa: Aukeratutako zinegileek orain arteko bideetatik kanpo dauden pelikulak aurkeztea, erabateko konpromiso etikoarekin, betiere. Hortik aurrera, askatasun osoa dago bai edukiaren aldetik, bai formaren aldetik. Atal Ofizialean lehia dezakete ez-fikziokoak diren ikus-entzunezkoek, errealitatearen hausnarketa azaltzen duten heinean. Epaimahaiak lanen kalitatea eta originaltasuna baloratuko ditu eta, batez ere, Jean Vigok esaten zuen moduan, lan horiek "begiak irekitzeko eta itxuraz harago ikusten laguntzeko" duten gaitasuna.