Aurkezpena

Candidatos X-Films 2019Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak proiektu bat hasi zuen 2010. urtean, arrakastatsu bihurtzen ari ziren Espainiako dokumentalistei, Nafarroan, proba modura, ikus-entzunezko sorkuntza-lan bat egiteko aukera emateko. X Films Proiektua Punto de Vista jaialdiaren eta Kultura, Kirol eta Gazteria departamentuaren ekimena da eta Juan Huarte enpresaburuak 1963. urtean sortutako X Films Nafarroako produkzio-etxearen izaera berreskuratu zuen. Bere helburua “interes artistiko berezia duten edo balio bereziak adierazten dituzten” filmak ekoiztea zen, eta 80ko hamarkadan desagertu zen arte arriskua zuten ekoizpen-lanetan espezializatu zen. Horrela, zinemarik berritzaileenaren, bizienaren eta esperimentalaren aldeko apustua egin zuen.

Proiektu honek bi helburu ditu: batetik, lan berri bat egiteko aukera ematea zuzendariei; bestetik, lan horiek, urtero, dokumentalaren kutsu berri horiek foru-lurraldera ekartzen duten piezen multzo bat sortuz joatea. Horri esker, Nafarroaren gaineko begirada poliedrikoa sortu da urteetan zehar, baina, horrez gain, X Films Proiektuaren bidez, ez-fikzioaren ikus-entzunezko sorkuntza sustatu da, eta gauza berrien bila dabiltzan dokumentalistentzat ezinbesteko hitzordua ere bihurtu da Punto de Vista jaialdia.

Prozesua:

  • Urtero, proiekturako egokiak diren hiru zinema-zuzendari gonbidatzen ditu jaialdiak. Aukeratutako artistek Nafarroan filmatzeko ikus-entzunezko proiektu bat prestatu bat behar dute, urte horretako Punto de Vista jaialdian edo mintegian aurkezteko.
  • Halaber, hautaketa-batzorde bat sortzen da. Batzorde hori, ikus-entzunezkoen arloko talentu berrien lanean interesatuta dauden hainbat esparru profesionaletako adituez osatuta dago: ekoizleak, zuzendariak, programatzaileak, museoetako ikus-entzunezkoen arloko arduradunak, zinemaldietako zuzendariak, kazetari espezializatuak eta abar.
  • Jaialdiaren ekimen honetan parte hartzen duten zuzendariak eta adituak Punto de Vista jaialdiaren zuzendari artistiko eta exekutiboak hautatzen ditu.
  • Zuzendari bakoitzak tarte bat du jaialdiaren edo mintegiaren programazioan azken hiru urteetan egin duen lanaren zati bat erakusteko, jendaurrean eta hautaketa-batzordearen aurrean.
  • Zuzendari guztiek beren ikus-entzunezko lana erakutsita, hautaketa-batzordeak erabakiko du zein proiektu ekoiztuko dituen Punto de Vista jaialdiak.
  • Aukeratutako zuzendariak ikus-entzunezko saio bat egin beharko du, lehen pertsonan egindako ikus-entzunezko idazketa bat moduan, eta jaialdiaren hurrengo edizioan aurkeztuko du. Gutxienez, 20 minutukoa izango da.
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.