Trinh T. Minh-ha zinemagilea, musika-konpositorea, idazlea, poeta, literatura-kritikaria eta irakaslea da, baina gauza guztien gainetik, diskurtso tradizionala irauli eta zinema dokumentala egiteko modua eraldatu duen artista puskatzailea da. Antonio Ziriónek –antropologiako irakaslea, argazkilaria eta dokumentalista– ezin hobeki definitzen du errealizadore bikain horren figura: “erabat hausten ditu zinema-hizkerako arauak eta zinema dokumentalaren konbentzio guztiak eraldatzen ditu, beste kultura batzuen begirada antropologikoaren eta ikus-errepresentazioaren forma klasikoen zentzuari buruzko zalantza sakona eraginez aldi berean”.
Zinemagileak bere azken liburua aurkeztuko du, hitzaldia eskainiko du eta bere ibilbideko hiru film garrantzitsuenetakoak proiektatuko ditu.
Donostiako Tabakaleraren laguntzarekin:
