Aurrekariak

Punto de Vistaren aurrekaria Nafarroako Ikus-entzunezkoen Sormenaren Jaialdia da. Lehendabizi, "bideosorkuntzaren jaialdia" bezala ezagutu zen, eta jaialdiak hamar urteko bizia izan zuen; hots, 1993. urtetik 2002. urtera bitartekoa. Bideosorkuntzaz gain, ordenagailu bidezko animazioa eta autorearen dokumentala beti hartu ziren kontuan jaialdi horretan, eta lehiaketa atala ere izan zuen. Atal horretan, 1998. urtean, arte-lanen kategoriak gehitu ziren Cd-Romean eta Interneten, teknologia berrien babesean sortzen ari ziren hizkuntza artistiko berrietara egokitzeko asmoarekin.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Sormenaren Jaialdian izan ziren formatu berri horietan lan egiten zuten artistak nahiz gertatzen ari ziren aldaketa horien gaineko hausnarketa egiten zuten programatzaileak eta teorikoak. 1996. eta 1998. urteetan, honako jardunaldi hauek antolatu ziren: Encuentros Vídeo en Pamplona eta Encuentros Vídeo/Altermedia en Pamplona. Besteak beste, honako hauek bezalako profesionalek parte hartu zuten: Eugeni Bonet, Lourdes Cilleruelo, Marcelo Expósito, Gabriel Villota, Carles Ameller, Laura Baigorri edo María Pallier.

Jaialdia Ana Herrerak koordinatu zuen, eta Rafael Baliñak parte hartu zuen aholkulari artistiko moduan, jaialdiaren lehen lau ediziotan zehar.

2002. urtean, jaialdiaren norabidea aztertzen hasi ziren, eta Punto de Vista proiektua sortzen hasi zen. Azken edizioetan, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Sormen Jaialdiak atzera begirako batzuk antolatu zituen, zein lurralde esploratu nahi zuten definitzen zutenak; hau da, zine dokumentalaren eta esperimentalaren arteko mugako eremua eta eremu irekia. 1997. eta 1999. urteetan, jaialdiak José Val del Omar eta Alexander Sokurov-en obra erakutsi zuen, Carlos Muguiroren eskutik. 8. edizioan, berriz, 2000. urtean, jaialdiak Chris Marker-en obra zabalaren zati bat aurkeztu zuen; Mercedes Alvarez zen ziklo horien komisarioa. Azkenik, 2002. urtean, Efrén Cuevas-ek Estatu Batuetako Alan Berliner aurkeztu zen Iruñean.

Modu horretan, 2005. urtean etapa berri bati hasiera eman zitzaion, Punto de Vista Zinema Dokumentaleko Jaialdia sortu baitzen. Aurreko jaialdiaren antzera, Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak sustatu zuen. 2010 eta 2014 urteen artetan INAAC fundazio publikoak antolatu zuen.

Punto de Vista jaialdia, 2005etik 2011ra, urtero egin zen; 2011n erabaki zen, ordea, bi urtez behin antolatzea. Aurrerantzean, beraz, jaialdia bi urtetik bi urtera egingo da. Gauzak horrela, 24 hilabetean erabat ez desagertze aldera, jaialdiko antolatzaileek erabaki zuten tarteko urteetan (2012an eta 2014an) nazioarteko mintegiak egitea. 2015etik Nafarroako Gobernuaren apustua da, ordea, Punto de Vista jaialdia berriz ere urtero egitea, 2018ra arte, urte horretan NICDOk antolatzen hasi zen.

Aurrekariak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.