Celia Viada Caso (Madril, 1991) zinemagilea eta antropologo bisuala da. Ez-fikziozko zinemaren eta zinema esperimentalaren artean kokatzen dira bere lanak, eta bideo instalazioko proiektuak, musika bideoak eta zuzeneko praktika ere egiten ditu. Bere lanetan, artxiboa berreskuratzea eta berriz esanahia ematea du helburu, eta denbora, memoria, gorputza eta lurraldea lotzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Antropologian eta Median lizentziaduna da Londresko Goldsmiths Unibertsitatean, eta Sorkuntzako Dokumentalaren Masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean.
La Calle del Agua izan zen bere lehen film luzea, eta 7 sari lortu zituen 2020ko Xixóngo Nazioarteko Zinema Jaialdiko estreinaldian; horien artean, Zuzendaritza Onenaren FIPRESCI Saria, Gidoi Onenaren ALMA Saria eta Ikusleen Saria. Gaur egun, bere bigarren film luzea egiten ari da, Un verano sin pájaros. Gregoria da bere lehen film labur dokumentala.