"Sevillan bizi naiz. Denbora asko eman dut formatu, teknika eta teknologiekin jolasean eta saiakuntzak egiten. Orain, ordea, aspaldiko kontuak dirudite horiek. Egiten dudan horri bideosorkuntza deitu diote, eta hori ezer ez esatea da, noski. Niri gustatzen zitzaidan pentsatzea nahasketak egiten nituela, erdi bidean nengoela, uztartzen nituela dokumentuen bokazioa, istorioak kontatzeko grina, antzezpenagatiko, kantuengatiko eta hitz jokoekiko maitasun buruarina. Hori, baina, ezer ez esatea izan liteke baita ere. Pelikula horietako batzuk hemen ikus ditzakezue: www.danielcuberta.com".