Diana Toucedo

Diana Toucedo Zinema eta ikus-entzunezkoen graduatua amaitu zuen 2008. urtean ESCAC eskolan (Escola Superior de cinema i audiovisuals de Catalunya, Bartzelonako Unibertsitatea), eta, 2011. urtean, Gaur egungo zinema eta ikus-entzunezkoen ikasketen masterra amaitu zuen Pompeu Fabra unibertsitatean. Bere lehen film luze dokumentalean (Tragovi) muntatzaile moduan aritu zen, ESCAC eskolarekin lankidetzan, 2009. urtean. Bosnia-Herzegovinan filmatu zuen. Bi urtetan aritu zen lanean Mariscal Estudioan, Fernando Truebak eta Javier Mariscalek zuzendutako Chico y Rita (2010) animazio-filma muntatzen, eta ikus-entzunezko lan askotan ere lanean aritu zen diseinatzaile ospetsuarekin. Jaume Plensa eskultore katalanarekin eskultura bisual baten irudiak editatzen eta zuzentzen aritu zen, Seulen (Korean), ekoiztu ondoren fasean. Halaber, zuzendari moduan ere hainbat lan egin zituen: "Ser de Luz", Gustav Deutschen materialekin (2009), eta "Tres tiempos tres gestos", Naomi Kawaseren lanei buruzkoa (2010). Bestalde, Kawaserekin filmatutako lana Isaki Lacuestarekin muntatu eta "In Between days" lana atera zuen 2009. urtean, CCCBrako, eta "La noche que no acaba" (2010) TCMrako. Dokumental horrek Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen eta kritikariek goraipatu egin zuten (hala nola, "muntaketa-lan zoragarriaren bidez, Gardnerrek bere buruarekin hitz egitea lortzen du", edo "iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa ekartzen duen muntaketa-lan sofistikatua"). "La noche que no acaba" lanak urteko dokumentalik onenaren saria jaso zuen Tolosako Espainiako Zinemaldian (2011). Gaur egun, bere lehen film luze dokumentala zuzentzen ari da Galizian: "Trinta Lumes".

Diana Toucedo
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.