DOKBIZIA

2018an DOKBIZIA sortu zen. Diziplinarteko topaketa bat da, errealitatearen inguruan lan egiten duten artisten eta hizkuntzen arteko gurutzaketa bultzatu nahi duena. Programa honek pantaila barruan nahiz handik kanpo hartzen du kontuan dokumentala, eta ibilbide bat proposatzen du hainbat formatutan: proiekzioak, hitzaldi performatiboak, pieza eszenikoak eta site-specific edo performance-ak.

Luces recorren mi garganta

Luces recorren mi garganta

“Eguzkia lehertu egin zen bere betazal itxien atzean.” — Yukio Mishima.

Lois Patiñok eta Xabier Erkiziak elkarrekin dabiltza lanean egun, soinuaren eta irudiaren adierazpen-ahalmenak zinemaren konbentzioez haratago esploratzen dituzten hainbat proiektutan. Planetarioko espazioa esploratu ahal izatea aukera bikaina da muga horiek gainditzeko. Saioan, bi proiektutarako egiten ari diren hainbat proba ikusi ahal izango ditugu. Proiektuak Samsara eta El sembrador de estrellas dira. Lehenak heriotza-zikloaren eta birsortze budistaren ideia lantzen du, eta bigarrenak Tokio gauez ikusteko kontenplaziozko esperientzia eskaintzen du.

The Works and Days: The Black Sections

The Works and Days: The Black Sections

Entzungo duzuena aurki argitaratuko den LP baten aurpegietako bat da; The Works and Days: The Black Sections albumarena, zeina The Works and Days (of Tayoko Shiojiri in the Shiotani Basin) filmetik sortu zen. Filma C.W. Winter eta Anders Edströmen bigarren film luzea da, Japoniako Kyoto prefekturako mendiko herri batean hamalau hilabetez filmatutako zortzi orduko fikzio geografikoa. Albuma, berriz, soinu collage bat da, filmeko produkzio materialetik abiatuta berrargitaratutakoa, eta Tim Berne & Bill Frisell, Tony Conrad, Graham Lambkin, Mary Jane Leach, Alvin Lucier, Phill Niblock, Folke Rabe, Éliane Radigue eta Akio Suzukiren musika laburpenak biltzen ditu.

Maria Salgado

Maria Salgado

“Garai bakoitzak dituen irakurketa-estiloez eta barne hartzen dituen testuez haratago (edo honatago), eta poemak ozen eta isilean irakurtzeko diren partiturez haratago (edo honatago), zer desberdintasun dago poema bat irakurtzearen eta poema bat irakurtzearen artean ez? Beti pentsatu izan dut desberdintasuna (pausa, tonua) oso arina dela, eta poesiak hizkeraren eta errezitatuaren eta, gero, errezitatuaren eta spoken word-aren artean egiten dituen maila horiek guztiak ere poesia direla. Pieza honekin, poema baten irakurketaren performance sinpleena egin nahi dut Salitre liburuko (ametsak kontatzeko hizkuntzan idatzita) poemak zabaltzeko”

Vacaciones

Vacaciones

“Oso goiz, hainbat ordutako ibilaldia egingo dugu Jorge Oteiza eskultorearen Retrato de un gudari llamado Odiseo (Odiseo izeneko gudari baten erretratua) lanaren (Ziudadelan) eta Altzuzako iturriaren artean dagoen espazioa zeharkatuz. El final de un vacío es el principio de otro proiektuaren parte den ekintza kolektibo moduko bat, Oteiza Museoarentzat egina. Oteizaren hutsa lanerako gai gisa planteatzen dut, baina ez eskultura bateko elementuen artean sortzen den hutsa, haren bi eskulturen artean sortzen dena baizik. Horrek poetikoki aktiboak diren berrogeita hamar zentimetro luzeko espazioetara eramaten nau, baina baita zazpi mila kilometroko irudizko eskulturetara ere. Eldarniozko laneko printzipio moduko bat da, eta hutsunea nire lanarekin antzekoagoak diren elementuekin lotzera eramaten nau, hala nola ibiltzearekin, kartografiarekin, egoerak sortzearekin eta narrazioarekin, hutsaren gaztelaniazko hitzaren (vacío) sustrai komunean pentsatuz: vago, vacaciones eta vagabundo (alferra, oporrak eta arlotea)”.— Fermín Jiménez Landa

The Caldeirão Highlanders, exercises in fictional anthropology

The Caldeirão Highlanders, exercises in fictional anthropology

“Lan hau Encontros do DeVIR jaialdirako sortu eta Algarve (Portugaleko hegoaldean) barnealdeko Caldeirãoko mendilerroaren basamortutze- edo gizagabetze-prozesuaren inguruan garatu zen. Mendian filmatu dut eta nire irudi batzuk gehitu ditut baina, batik bat, Michel Giocomettiren filmak erabili ditut, laneko abestien grabazioak, batez ere. Caldeirãoko menditarren ‘irudi orokor’ honekin, galdu dugun ezagutza daukaten hainbat pertsonari zuzentzen natzaie, gorputzaren eta espirituaren, eta bizitza arruntaren eta artearen arteko loturaren gaineko jakitea dutenei, hain zuzen: berreskura dezakegun (eta, gure hobe beharrez, berreskuratu behar dugun) ezagutza. Amaieran, kortxozko nire enbor ederrarekin dantza bat egingo dut; horra, nire gorazarrea ezagutza horri”. —Vera Mantero.

Un guion para Laburu

Un guion para Laburu

Idazle afizionatu batek –hori ere Oier Etxeberria izenez– gidoi zinematografiko bat idatzi du Aita Laburu postjesuitarentzat. Iragan-etorkizun batean garatzen da filma, Loiolako basilika eta munduaren parte handi bat Nahimenen Gehitzaileak subsumituak izan diren garai batean. Tramankulua Aita Laburuk diseinatu zuen bere lagun Ricardo Barojak sortutako zientzia-fikziozko El Pedigree antzerki-lanerako. Filmaren bilbea eta amaiera argitu gabe, aurkezpenak makina optiko haren funtzionamendua hobeto ulertzeko balio izango du; izan ere, makinak eredu antropologikoak (izaki bizidunak), eta ez errepresentazio soilak, proiektatzeko gaitasuna zuen.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.