Luces recorren mi garganta

“Eguzkia lehertu egin zen bere betazal itxien atzean.” — Yukio Mishima.

Lois Patiñok eta Xabier Erkiziak elkarrekin dabiltza lanean egun, soinuaren eta irudiaren adierazpen-ahalmenak zinemaren konbentzioez haratago esploratzen dituzten hainbat proiektutan. Planetarioko espazioa esploratu ahal izatea aukera bikaina da muga horiek gainditzeko. Saioan, bi proiektutarako egiten ari diren hainbat proba ikusi ahal izango ditugu. Proiektuak Samsara eta El sembrador de estrellas dira. Lehenak heriotza-zikloaren eta birsortze budistaren ideia lantzen du, eta bigarrenak Tokio gauez ikusteko kontenplaziozko esperientzia eskaintzen du.

Lois Patiñok (Vigo, 1983) psikologia ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta, aldi berean, zinema-ikasketak ere egin zituen Tai Arteen Unibertsitate Zentroan. Zinemagintzako prestakuntza jasotzen jarraitu zuen New York Film Academy (NYFA) eskolan, baita Bartzelonan ere, Pompeu Fabra Unibertsitatean Sorkuntzako Dokumentalari buruzko masterra egin baitzuen. Bideosorkuntzako ikastaroak egin ditu Berlingo Universität der Künst unibertsitatean, eta tailerrak ere egin ditu hainbat artista eta zinemagileekin, hala nola Joan Jonas, Pedro Costa, Víctor Erice, José Luis Guerín edo Daniel Canogar. Bere bideoak eta bideoinstalazioak nazioarteko arte zentroetan egon dira ikusgai, eta bere filmak zinema jaialdi ugaritan: Berlin, Locarno, Rotterdam, Nueva York, BAFICI eta Oberhausen, besteak beste. 

Xabier Erkizia soinu-artista, ekoizlea eta musikari da, eta bere lanaren ezaugarri nagusia entzumena eta soinua barne biltzen duen sorkuntza forma ororen gaineko jakin-mina eta ikerketa da. Bere lanak batik bat instalazioak, lan fonografikoak, irratikoak, ikus entzunezkoak, idatzizko saiakerak eta nazioartean sarituriko ikus entzunezko lanetarako soinu bandak dira.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.