Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko edizioa   |   saio bereziak  |  jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre
2021KO EDIZIOA / SAIO BEREZIAK / JEUNE FEMME À SA FENÊTRE LISANT UNE LETTRE

Super 8an grabatutako lanean, Jean-Claude Rousseauk erradikaltasunez barneratu zituen formatu horren materialen propietateetako batzuk, filmazioari, soinuari eta Kodachrome kartutxoei sentsualitate aszetikoaren ukitua ematea xede. Haren poetika ez da gogoeta intelektual batetik sortzen, baizik eta ikuspegi eraldatzaile batekin topo egiteak eragindako prozesu bizi eta kontraesankor batetik. Haren lehen filma prozesu horren genesia bera da. Saio honetan, zinegileak gainbegiratu duen digitalizazio berrian aurkeztuko da film hura.

Carlos Saldaña artxibo-teknikaria da. Elias Querejeta Zine Eskolan egindako ikasketen esparruan, 16 mm-an eta Super 8an egindako filmak digitalizatzeko proiektuak koordinatu ditu. Gerora, ANIMen (Portugalgo zinemateka) eta Jose Val del Omar artxiboan lan eginez jarraitu zuen trebatzen. Zine- eta bideo-proiekzioak antolatu eta aurkeztu ditu hainbat hiri eta erakundetan. Gaur egun, Lumière elkartean kolaboratzen du, argitalpenak itzuliz eta editatuz.

 

JEUNE FEMME À SA FENÊTRE LISANT UNE LETTRE

Jean-Claude Rousseau. Frantzia. 1983. 47’. Super-8, transfer DCP

"Leihotik, paisaia zein den ez dakigu. Kale bat, kanal bat, Delfteko bista, portua, beharbada. Barnealdean gaude, egun-argitan. Horman, mapak margolanak baino handiagoak dira, eta, hala ere, non gauden ez dakigu. Emakumea leihoan da. Zutik, gutun bat irakurtzen ari da. Ez daki jada paisaia zein den, hain dago gutunean iltzatuta. Edozein izan liteke, edozein puntu maparen gainean…".

Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre filmaren bertsio berri honetan, 2K-n digitalizatua, Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE) egin da, super 8an egindako jatorrizko filmetik abiatuta, eta ikastetxeko ikasle eta irakasle talde batek garatutako ikerketa proiektu baten parte da.

Jeune femme à sa fenêtre lisant une lettre
BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información