Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko edizioa   |   foku garaikideak  |  wandering star: a tribute to robert fenz (1969-2020)
2021KO EDIZIOA / FOKU GARAIKIDEAK / WANDERING STAR: A TRIBUTE TO ROBERT FENZ (1969-2020)

Robert Fenz zinemagile eta artista ameslaria izan zen. Mugimenduan zeuden irudi dinamikoak sortu ohi zituen, eta irudi horiek zuzenean hitz egiten digute lekuekin eta galkorrarekin zuen pasiozko loturaz. Izugarrizko trebezia zuen kontatu gabeko historiak biziberritzeko. 50eko eta 60ko hamarkadetako kaleetako argazki handiek inspiratua, eta filma film gisa filmatzeari lotua, Fenzek irudi izugarri ederrak, berritzaileak eta askotan sutsuak asmatu zituen, zinemaz zuen ideiari ―munduaren pertzepzio nagusiei aurre egiteko gai zen adierazpen forma gisa― berebiziko forma eman ziotenak. 

Fenzentzat, zinemak ez zuen soinurik behar bera hainbeste liluratzen zuten munduko aldaketa iraultzaileez idatzi gabeko kapitulu horiei ahotsa emateko. Fenzen film gehienak mutuak diren arren, jazzagatik zuen pasioak pelikula garrantzitsuen soinu bandak inspiratu zituen, hala nola, Vertical Air eta Meditations on Revolution Part V: Lonely City, baita Ishmael Wadada Leo Smith tronpeta jotzaile eta konpositorearekin izan zuen lankidetzak ere. Fenzen magnun opus bost ataleko Meditations on Revolution filma izango da betiko, munduan zehar ibiltzera eraman zuena, azken mendeko Amerikan aldaketa garrantzitsuak ekarri zituzten lekuetara itzultzeko eta gizakiek mundua leku hobe bat bihurtzeko duten ahalmen mugatuari buruzko kronika liriko, ilun eta hausnarkaria sortzeko. Robert Fenz argazki zuzendari bertutetsua izan zen, eta bere trebetasunek hainbat artista ezagunekin lan egitera eraman zuten, hala nola Chantal Akerman, Peter Hutton, Sharon Lockhart eta Robert Gardner, eta aitortzen ez bada ere, Robert Fenzen eragina dute haiekin eginiko lan guztiek.

Atzera begirako honek Robert Fenzen zinemaren eta ikuspegiaren lagin adierazgarri bat biltzen du. Harvardeko Zinematografia Artxiboak Fenzen filmak gorde eta proiektatzeko eta aztertzeko eskuragarri jartzeko lana egingo du datozen hilabete eta urteetan, eta egilearen amaitu gabeko lanez ere arduratuko da. Ezustekoak ziurtatuta daude.

—Haden Guest, Harvard Film Archive zuzendaria (ohar guztiak HGrenak dira, kontrakoa adierazten denean izan ezik)

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información