Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko edizioa   |   foku garaikideak  |  forensic architecture
2021KO EDIZIOA / FOKU GARAIKIDEAK / FORENSIC ARCHITECTURE

Saioa Nicholas Zembashi eta Lawrence Abu Hamdan Forensic Architectureko kidearen eskutik. 

Points of View. Agency in Counter-Perspectives (streaming)
Nicholas Zembashi

"Denboraren ideia ikuspuntu batera murritz daiteke: iraupena instantzia iragankorrez egina dago, lerro zuzen bat sakontasunik gabeko puntuz egina dagoen bezala”
— Paul Virilio, The Aesthetics of Disappearance (1980)

Gertakizun bat kontatzerakoan, denboran banatutako puntuetan zehar hedatzen dugu. Puntu bakoitzak begirada lauso bat ahalbidetzen du, kameren leiarrek, gas negar eragilearen hodeiek, marko instituzionalek, lekukotasun kontakizunek eta datu multzo zatikatuek difraktatzen dutena. Forensic Architecture agentziak detekzio atalase horietatik haratago ikusteko metodologiak garatzen ditu. Ikaskuntza automatikoaren inguruko ikerketetan oinarrituta, baita segundo zatiki batean hartzen diren erabakiek berezko dituzten alborapenetan ere, poliziaren basakeriaren eta lurralde indarkeriaren eskaletan barrena ibiliko gara ekintza kontraikuspegietan aurkitzeko.

Nicholas Zembashi 2018an batu zitzaion Forensic Architecture-ri, bere II. Zatia amaitu ostean the Architectural Association delakoan. Bere ikerketa interesak arkitekturaren eta hedabideen teoriaren artean kokatzen dira, eta espekulazioa erabiltzen du espazioan saiakuntzak diseinatzeko. Bere lan berrienak ikertzen du nola dagoen lotuta identitatea baliabideen paisaia baten bitartez, eta nola ikaskuntza automatikoan egiten den sailkapena objektu bat identifikatzen duten ertzak definitzen dituzten joera diskriminatzaileen hedapena den. Forensic Architecture-n, Nicholas polizia basakeriako eta estatu indarkeriako kasuetan aritu da lanean, eta ikaskuntza automatikoa ikerketa lanetan nola erabiltzen den aztertu du.

 

Natq, Lawrence Abu Hamdan hitzaldia (streaming)

Lawrence Abu Hamdanek "Natq" aurkeztuko du, politikari eta berraragitzearen aukerei buruzko zuzeneko ikus-entzunezko saiakera bat. "Xenoglosia" (subjektu berraragituen ezinezko diskurtsoa) arretaz entzutearen bidez, performance honek beren izaera legearen atarian negoziatzeko berraragitzea erabiltzen duten bizitza-talde bat esploratzen du: injustiziek eta indarkeriak erregistro historikotik ihes egin dieten pertsonak, menderatze kolonialaren, ustelkeriaren, landa-anarkiaren eta legezko amnistiaren ondorioz. Obran, berraragitzea ez da sinesmen kontua, justiziarako bitartekoa baizik.

Lawrence Abu Hamdan artistak eta soinu ikertzaileak, Forensic Architectureren kolaboratzailea ere da. Abu Hamdan [inaudible]: Una política de escucha en 4 actos artista liburuaren egilea da. 2018. urtean, Abraaj Group Art Prize (Dubai) eta Baloise Art Prize (Basilea) sariak jaso zituen. Rubber Coated Steel film laburrari esker Tiger saria eskuratu zuen, Rotterdameko Jaialdian. Abu Hamdanen lanak nazioarteko museoetako hainbat bildumatan daude, hala nola MoMA, Guggenheim, Hammer L.A, Van Abbe Museum, Pompidou eta Tate Modern.

Forensic Architecture
BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información