Las
cosas
que no
fueron
también
son
es | eu | en
hasiera  |  2021ko edizioa   |   sail ofiziala  |  hautaketa batzordea
2021KO EDIZIOA / SAIL OFIZIALA / HAUTAKETA BATZORDEA

Atal Ofizialeko Hautaketa-Batzordea da: Garbiñe Ortega, Nuria Cubas, Matías Piñeiro, María Palacios Cruz eta Miguel Zozaya.

ZUZENDARI ARTISTIKOA

   
   

Garbiñe Ortega

Ortegaren lan kuratoriala nazioarteko honako hauek bezalako instituzioetan erakutsi da: Lincoln Center-eko Film Society (NY), Tate Modern (Londres), Vienako Film Museum, Washingtoneko National Gallery of Art edo Pacific Film Archive (California), besteak beste. Euskal Herrian garatutako Zineleku ikus-entzunezko heziketa eta erakusketa proiektuaren baterako sortzailea da. Elias Querejeta Zine Eskolan eta ESCAC-en (Bartzelona) irakaslea da. Gaur egun, Punto de Vista-ren zuzendari artistikoa da.

 

HAUTAPEN-BATZORDEA

Nuria Cubas

Zinema eta literatura ikasi ditu Madrilen. 2004an, Mexikoko Hirira joango da zinema-ikasketak sakontzera. 2013. urtean, “Pasajes de Cine” proiektua abian jarriko du, ikus-entzunezko hedapenerako espazioa Madrilen. 2015ean, berriz, FILMADRID sortu eta zuzenduko du; hau da, Madrilgo Nazioarteko Zinema Jaialdia. Gaur egun, Madrilgo Neomudejar Aretoko programatzailea da.

Matías Piñeiro

Matías Piñeiro

Zinema Unibertsitatean ikasiko du, eta, bertan, Zinematografia eta Zinemaren Historia irakatsiko ditu. 2011. urtean, Estatu Batuetara joango da Harvard Unibertsitateko Radcliffe beka egitera. Haren filmografian, ondorengoak aurki ditzakegu: "El hombre Robado" (2007), "Todos mienten" (2009), "Rosalinda" (2010), "Viola" (2012), “La Princesa de Francia” (2014) eta "Hermia & Helena" (2016). Gaur egun, New Yorken bizi da, eta Zinema irakaslea da Pratt Institute-ean.

María Palacios Cruz

María Palacios Cruz

Komisarioa, idazlea eta akademiko espezializatua da abangoardiako zineman. Gaur egun, LUXen zuzendariordea da, Londresen; hots, artisten ikus-entzunezko praktikak babesten dituen erakundearena. Horrez gain, Courtisane Jaialdiaren zuzendaria izan zen Ganten, Belgikan. Proiekzioen, ekitaldien eta erakusketen komisarioa izan da makina bat jaialdi eta instituziotan; tartean, Tate Britain (London), Union Docs (New York), Cinematek (Brussels), Centre Pompidou (Paris) eta M HKA (Antwerp). The Visible Press-en baterako sortzailea da, zinemagileen eta zinemagileei buruzko idatziak argitaratzen dituen argitaletxea Londresen. Gaur egun, Elías Querejeta zinema-eskolako komisario-arloaren arduraduna da.

 

AURRETIKO AUKERAKETA

Miguel Zozaya

Doktorea Teoria, Analisi eta Dokumentazio Zinematografikoan, Euskal Herriko Unibertsitatean. Historialari zinematografiko gisa, artikuluak argitaratu ditu hainbat liburu eta aldizkari akademikotan eta kongresu batzuetan parte hartu du, baita Nafarroako Unibertsitateko bi ikerketa-proiketutan ere X Films produkzio-etxeari buruz. Programatzaile gisa, komisario aritu da Ateneorako eta Nafarroako Filmotekarako hainbat ziklotan, besteak beste.


 

BULTZATZAILEA
Gobierno de Navarra
ANTOLATZAILEA
NICDO
LAGUNTZAILEAK
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes AudiovisualesAcción Cultural Española
BABESLEAK
Ayuntamiento de PamplonaGoethe InstitutCentro de Arte Contemporáneo de HuarteTeatro GayarreLa Fábrica
PARTAIDEA
PantallaIberofestLa Mesta
KOLABORATZAILEA
Filmoteca de NavarraPlanetario de PamplonaMuseo OteizaMuseo Universidad de NavarraFilmoteca Española
CinetecaFilmoteca CatalunyaInstitut FrançaisHotel Tres ReyesHotel Maisonave
KOMUNIKABIDE KOLAB.
Radio 3

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información