Atzera begiradak

Punto de Vistaren atzera begirakoen helburua zinemaren historia birpentsatzea eta Espainian lanik ikusgai ia izan ez duten zinemagileen eta artisten lana ezagutaraztea da. Aurten, bi atzera begirako egingo dira. Amos Vogel-i buruzko atzera begirakoa, Alexander Horwath eta Regina Schlagnitweit komisario dituena, funtsezko kuradore eta Cinema 16-ren sortzaileari eginiko omenaldi gisa pentsatuta dago, haren jaiotzaren 100. urteurrena den honetan. Garbiñe Ortega izan da, bestalde, Nancy Holt-i buruzko zikloaren kuradore, eta lau programatan Land Art mugimenduaren erakusgarri handiena izan zen diziplina anitzeko artistaren lanak bildu ditu, orain arte ia ezezagunak izan baitira zinemaren arloan egin dituenak.

Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon

Nork azalduko du historia? Zinema dokumentalaren hastapenak Marokon

“Ez dut Marokoko zinema salbatu nahi film luze bat eginez, ez dut maisulan bat egin nahi. (...) Egiari zor, film txarrak egiteko dudan eskubidea aldarrikatzen dut, eta hori ez da txantxa bat. Nire –marokoar zinemagile guztien– desira bakarra da ikus-entzuleak ohi daitezen bere burua pantailan ikusten, beren arazoak nola lantzen diren ikus dezaten eta horrela, bizi diren gizartea epaitu ahal izan dezaten."


(A. Bouanani, elkarrizketa Nour-Eddine Saïlekin, 1974)

Topaketa ibaian

Topaketa ibaian

Nilo, Aniene, Argens, Escalda, Rhin, Duero, Danubio, Sena, Niagara, Hudson, Mississippi, Outaouais/Ottawa, Detroit, San Lorenzo, Desna: amets eta kondaira izenak, literaturak eta musikak erabiliak edo baztertuak, ezagunak eta ezezagunak, gertukoak eta oso urrunekoak. Programa honetako ibaien izenak dira.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.