5. Saioa

Zacharovannaya Desna
Yuliya Solntseva
SESB, 1964, 77 min, 70 mm, koloretan, errusiera

[Azken orduko miraririk ezean, Desna sorgindua ez da Iruñean proiektatuko. Aurkitutako kopia bakarra 70mm-ko positibo bat da, eta 70 mm-ko proiektagailuak gaizki banatutako ondasun bat dira, gero eta urriagoa. Ez dugu programatik baztertu, leku ordezkaezina duelako programan, eta ezaguna eta aitortua izatea merezi duelako, nonahi banatuta]

Maileguan hartutako hitzetan: Txikia nintzenean, neu baino garaiagoa zen belarra, eta zeruz beteta zegoen. Non dago belarraren zerua, eskuaren irismenean dagoen zenit hori? Altuera ikaragarrira goititu da hodeia. Yuliya Solntsevak guretzat jaitsi du hodei ezin iritsizkoa, haurren sentipena sentitu ahal izan dezagun era geure sentipena haurtu dezagun. Artista ospetsua den senarraren haurtzaroko oroitzapenak filmatzen ditu. Ez dakigu gizonak zenbaterainoko irudimena erabili zuen oroitzapenak idaztean, baina emazteak, han ez zegoelarik, irudimen guztia jarri behar izan zuen. Eta Desna sorgindua sortu zen: film sorgindua eta desiraz betea, zu zure barnetik kanpora osorik ateratzeko gauza. Desna ibaian igarotzen da bizitza. Haurtzaroa, gero gerra eta ondoren aurrerabidea, hormigoia. Presen eraikuntzaren aldeko –aldeko formetan, hala badagokio– zer filmek erakutsiko lizkizuke udaberriko betiereko ur handiak txikitan amesten genituen bezala, hots, jai bat bezala? Hori al da dialektika? Ilargipean, protagonistaren aitak modu txarrean tratatutako bi zaldik –protagonistak aitari xehetasun ezin politagoak eskaintzen dizkiola– oraindik gogoan dute hegoak zituzteneko garaiak. Denei leku egitea al da komunismoa? Bai, eta ezer baino lehen, pertzepzio kontu bat.

5. Saioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.