Programa 1. Payal Kapadia

And What Is the Summer Saying?

Payal Kapadia, India, 2018, 24 min, DCP, zuri-beltzean, marati

A Night of Knowing Nothing

Payal Kapadia, India-Frantzia, 2021, 96 min, DCP, koloretan-zuri-beltzean, hindi-bengalí

 

Payal Kapadia Indiako zinemagile gazte bat da, aurten bere opera prima estreinatu duena: A Night of Knowing Nothing. Norbaitek (nork) gutun batzuk aurkitzen ditu zinema eskola baten kutxatila batean, eta bertan, emakume gazte batek, L-k, bere amodio debekatuari idazten dio. L eta K kasta desberdinekoak dira, eta haien arteko ezkontza ezinezkoa da (gaur egun ere). Korrespondentzian, L-k, amodio eta etsipen mezuak ez ezik, K-k bere gurasoen aginduz utzi behar izan duen borrokaren berri ere ematen du. Mumbaiko Zinema eta Telebista Institutuaren eskolan ikasleak kasten sistemaren eta ekonomia prekarietatearen aurka altxatu dira, Indiaren eremu gero eta handiagotan hedatzen ari diren protestekin bat eginez. Unibertsitatean igarotako denboran jasotako materialez muntatuta, lagun eta ikaskideekin egina, Kapadiak fikzio bat antolatu du, melodramatik bezainbeste duena agitprop-etik. And What is The Summer Saying? film laburra. Lehenagoko ariketa bat da, unibertso berean bizi dena: egon, ikusi, behatu, hitz egin; eta hizketaldi horietatik, badoan denboraren soinuak, eszena eta narrazio txikiak ateratzen ditu, uda batez gertatzen direnak Maharashtrako barrutian.

Programa 1. Payal Kapadia Programa 1. Payal Kapadia
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.